'Ispilua alderantziz, La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea' aurkeztu dabe gaur
2012-01-30 14:05 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan, 2012ko urtarrilaren 31tik irailaren 2ra ikusgai izango dan erakusketea aurkeztu dabe gaur. Bi erakunde horreen funtsen aukeraketa bat da: XX. mendearen bigarren erditik egundainoko lanak hautatu dira, garai horretako arte-mobimentu eta joera nagusienetakoak, besteak beste, Dau al Set eta El Paso taldeak eta Vancouver-eko eta Düsseldorf-eko Eskolak egindakoak.
Euskal folklorearen aldeko apustua berretsiz, badator XI. Dantza Plazetan
2012-01-26 13:17 KultureaXI. Dantza Plazetan datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik Santiago plazan egingo dan hileroko erromeria tradizionalagaz.
Lisiporen Apoxiomenos izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloko hurrengo protagonistea Bilboko Berreginen Museoan
2012-01-25 13:11 KultureaLisiporen Apoxiomenos eskulturea izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko Artelana bere testuinguruan zikloaren hurrengo protagonistea eguen honetan, urtarrilaren 26an.
Etxepare Institutuak Midem eta Expolangues azoketan parte hartuko dau
2012-01-25 10:39 KultureaEuskera eta euskal kulturea kanpoan ezagutarazoteko ahaleginean, nazinoarteko azoketan parte hartzeari ekingo deutso aurten be Etxepare Euskal Institutuak. 2012ko lehenengo azoka biak Canneseko Midem -urtarrilaren 28tik 31era- Europako musika azokarik garrantzitsuena eta Pariseko Expolangues -zezeilaren 1etik 4ra- hizkuntza azokea izango dira.
Laura Mintegiren 'Sisifo maiteminez' nederlanderaz argitaratu dabe
2012-01-24 13:50 KultureaLaura Mintegiren Sisifo maite minez nobelea nederlanderaz kaleratu barri dau Zirimiri Press argitaletxeak, Sisyphus verliefd izenburuagaz. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoa jaso dau argitalpenak. Peter Smaardijkek egin dau itzulpena.
Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan
2012-01-23 14:54 KultureaHurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.
Kepa Murua eta Jose Ibarrola protagonista Eztabaidak Literatureagaz ekimenean
2012-01-20 15:44 Kulturea2007. urtearen hasieran, Eztabaidak literatureagaz izenekoak martxan jarri ziranetik, 80 egile inguruk hartu dabe parte ekimenean, eta 6.000 persona baino gehiago hurreratu dira. Denporaldi barriko lehen hitzordu horretarako, sarritan alkarren ondoan dagozan bi esparruren arteko alkarrizketa proposatzen da, literaturearen eta artearen arteko alkarrizketea, hain zuzen be.
Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan
2012-01-19 13:52 KultureaInauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.
Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau
2012-01-19 13:30 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.
Ganorabako komiki lehiaketea ipini dabe martxan Basaurin
2012-01-18 16:29 KultureaBasauriko Kultur Etxeak Ganorabako 2012 Komiki Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Parte hartu nahi izan ezkero, lanak martiaren 30a baino lehen bialdu behar dira Pozokoetxe kultur etxera. Irabazleak 900 euroko saria jasoko dau; bigarrenak, 450 eurokoa; eta, hirugarrenak, 300ekoa.
Hortzmugak antzezle bakarrarentzat moldatutako ‘Ella, la espera’ estreinauko dau Bilboko Pabilioi 6an
2012-01-17 16:42 KultureaEmakumeei protagonismoa eskaintzen deutsen eMe Fatal zikloan tartekatzen dan ikuskizun honek, preso dagoan emakume baten istorioa islatzen dau. Hamabost urte giltzaperatua izan ondoren, kartzelan emongo dauen azken gauari aurre egiteko prest dago. Baina askatasuna berreskuratu aurretik etorkizuna bildurrez eta esperantzaz itxaroten dau.
Titzina Teatrok heriotzearen lau ikuspuntu eskaintzen ditu ‘Exitus’ antzezlanean
2012-01-17 09:45 KultureaKomedia eta dramea buztartzen dituan obra honegaz, konpainiak beti landu dauen ezaugarriari eusten deutso, sorkuntzearen antzerkiarena, hain zuzen. Titzina Teatroren lan guztiak ikerketa sakonean oinarritzen dira eta, ondorioz, eszenatokian agertzen diran pertsonaia zein eszenak bata bestearen atzetik agertzen dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoagaz.
Arrokiagako biztanleak 'Joxe Mendiaga' pastorala preparetan hasi barri dira
2012-01-12 14:48 KultureaArrokiaga herria Joxe Mendiaga pastorala preparetan hasi barri dira, agorrilaren 29an eta abuztuaren 5ean herrian bertan aurkezteko asmoz. Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Argentina, Txile eta Uruguain bizi izandako poetearen bizitzeari buruzko pastorala.
Bilboko Kontsuladuaren bost mendeko historia jaso dabe Ondare aretoan
2012-01-12 10:43 KultureaBilboko Kontsuladuaren 500. urteurrena gogoratzeko erakusketea edegi dau Bizkaiko Foru Aldundiak Ondare aretoan, zezeilaren 28ra arte. Erakundearen historia azaltzeko makina bat agiria, marrazkia, plano eta objektu ipini ditue ikusgai.
Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2012-01-10 14:54 Kulturea2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.
Jenaro Perez Villaamilen Sevillako katedraleko lan bi ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2012-01-10 14:40 KultureaBilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan.
Expodistrito programeak hilaren 9an hasiko dau aurtengo egitaraua
2012-01-05 14:17 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau.
Eszenako kudeaketea eta produkzinoari buruzko ikastaroa, BilbaoEszenan
2012-01-03 12:11 KultureaBilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak ikasturteko bigarren modulurako izena emoteko epea edegi barri dau. Ikastaroa eszenako kudeaketeari eta produkzinoari buruzkoa izango da. Prestakuntza tailerra urtarrilaren 16tik martiaren 19ra egingo da, BilbaoEszenan bertan.
Dantzan.com gunea itxi egin dabe, finantzabide arazoak dirala eta
2012-01-02 12:49 KultureaDantzan.com gunea itxi egin dabe, diru-laguntzen beherakadea eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, webgunean bertan azaldu dabenez. Ezin dogu orain hamar urte abiatu genduan gunea ekonomikoki mantentzen jarraitu, dinoe. Abenduaren 31n bulegoa itxi arren, barriro be martxan ipinten ahaleginduko dirala adierazo dabe.
Iñigo Aranbarriren 'Zulo bat uretan' gaztelaniaz kaleratu dabe
2011-12-29 14:00 KultureaIñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelea gaztelaniaz kaleratu barri dau Meettok argitaletxeak, Cavando el agua izenburupean. Itzulpena egileak berak egin dau. Laster alemaneraz izango da; Gabriele Schwab da itzultzailea, eta euskerazko bersinotik dabil itzultzen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...