Bilboko Azkuna Zentroko erakusketetara 15.000 bisitari hurreratu dira udan
2015-09-15 10:27 KultureaUdako hileetan erakusketa bi egon dira Azkuna Zentroan ikusgai. Batetik, Maria Luisa Fernandezen Je, je luna erakusketa artistikoa egon da eta, bestetik, Bigarren Mundu Gerrako sasoiko Comete sareari buruzko bat. Bien artean, 15.000 bisitari erakarri ditue alondiga zaharrera. Martitzenean, irailak 16, dokumental bat proiektauko dabe, Comete sareagaz lotutakoa.
Udako hileetan erakusketa bi egon dira Azkuna Zentroan ikusgai. Batetik, Maria Luisa Fernandezen Je, je luna erakusketa artistikoa egon da eta, bestetik, Bigarren Mundu Gerrako sasoiko Comete sareari buruzko bat. Bien artean, 15.000 bisitari erakarri ditue alondegi zaharrera. Martitzenean, irailak 16, dokumental bat proiektauko dabe, Comete sareagaz lotutakoa.
Maria Luisa Fernandezen artelanen erakusketea 10.000 personak ikusi dabe udan. 1979 eta 1997. urteen artean egindako obrak batu dira bertan, Je, je luna izenburupean. Alkarren artean loturea daukien eskultura moltsoen atzera begirakoak, marrazkiak, instalazino artistikoak eta abar batu ditu Fernandezek Azkuna Zentroko erakusketarako.
Beste alde batetik, Euskal Herriko beste txoko batzuetatik pasau eta gero, Comete sareari buruzko erakusketea Bilbon egon da udan, Azkuna Zentroan. Irailaren 20ra arte ikusi ahal izango da Jarduera Osagarrien Zentroan Comete, ihesbide sarea izeneko erakusketa hori. Orain arte, 5.000 bisitari jaso ditu Bizkaiko uriburuan.
Comete sarea Bigarren Mundu Gerran ibili zan lanean. Gerrako pilotu aliaduei babesa emoteko eta Bidasoako mugea zeharkatzen laguntzeko taldea izan zan Comete. Izan be, sasoi haretan, naziek eta Francoren aldekoek zorrotz jagonda euken muga guztia eta burrukalari aliaduentzat ez zan erraza alde batetik bestera pasetea. Erakusketa didaktiko baten bidez erakusten da boluntario hareen lana.
Ganera, martitzenean, hilak 16, Azken bidaia izeneko dokumentala proiektauko dabe Azkuna Zentroan. Pirinioen inguruko baserri baten atxilotutako sei personaren ibilerak kontetan dira, Comete sarea osotu eben ehundazak kideen zereginaren erakusgarri. 18:30ean hasiko da proiekzinoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!