Euskal Herria Museoko 'Bartzelonako Gernikak' erakusketako katalogoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-10-01 10:16   Kulturea

Gernikako bonbardaketea gogoan hartzeko orain dala zortzi urte uri horretako Euskal Herria Museoan ekitaldi ugari egiten hasi ziran. 'Bartzelonako Gernikak' erakusketea programazino horri batu jakon apirilean eta orain katalogoa atara dabe. Xabier Saenz de Gorbea erakusketearen komisarioa oraintsu hil da eta haren borondateari kasu eginaz atara dabe argitalpena.

Gernikako bonbardaketea gogoan hartzeko orain dala zortzi urte uri horretako Euskal Herria Museoan ekitaldi ugari egiten hasi ziran. 'Bartzelonako Gernikak' erakusketea programazino horri batu jakon apirilean eta orain katalogoa atara dabe. Xabier Saenz de Gorbea erakusketearen komisarioa oraintsu hil da eta haren borondateari kasu eginaz atara dabe argitalpena. Azalpenak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez dakarz.

Xabier Saenz de Gorbeak preparautako 'Bartzelonako Gernikak' erakusketan, Gerra Zibilean Gernikaren kontrako bonbek Katalunian eragindako erreakzinoa batzen dau. Sinbolismo eta alkartasun handiz hartu zan bonbardaketea Katalunian. Ganera, gerratik ihesi kataluniara heldutako euskaldunek zeresana euki eben eta Jaurlaritzaren hango ordezkaritzeagaz batera, Bartzelonako Euskal Astea antolatu eben 1937an. Kataluniako beste herri askotara be zabaldu ziran ekitaldiak.

Ekitaldiek ondare aberatsa sortu eben eta berau batu dabe Euskal Herria Museoko erakusketan. Xabier Sanez de Gorbea komisarioaren eskariari kasu eginaz, katalogoa aurkeztu dabe orain. Bide batez, argitalpenagaz omenaldia egin nahi deutsie. Erakusketako kartel, argazki, zigilu eta abarrak agiri dira. Saenz de Gorbearen alargun Sonia Ruedak egin dau katalogoa.

Erakusketeak euki dauen arrakastea dala eta, Gernikan geratuko da zemendiaren 29ra arte. Bisitaldi gidatuak eskaintzen ditue, aurretiaz erreserbea eginda. Ganera, GOAZ Museoaren eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren laguntzinoagaz, dokumentu originalak ikusteko aukerea emoten da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu