Irudienea martxan jartea eta euskal wikipediaren egun osoko edizino-maratoia abenduaren 6ko ekitaldien artean
2011-12-05 16:51 KultureaDurangoko 46. Liburu eta Disko Azokea aurrera doa, eta egunero lez, abenduaren 6an be hamaika hitzordu izango doguz egitarauan. Azokea edegiteaz bat, Irudienea euskerazko ikus-entzunezkoen proiektuak aurkezteko gunea be martxan hasiko da. Azokaren ondoan, autobus dotore batean atondu dabe Irudienea.
Elena Lopez: '60ko hamarkadako musikearen ganekoak ez dira inoiz jaso'
2011-12-05 16:12 KultureaElena Lopez Aguirre kazetariak Historia del rock vasco. Edozein herriko jaixetan liburua argitaratu barri dau. Durangoko Azokan atrapau dogu, eta hemen, kontau deuskuzanak.
Hainbat egile hurreratu dira erakusmahaietara disko eta liburuak sinatzera
2011-12-05 14:33 KultureaEguraldia lagun izan ez arren, gaur atzo baino jente gehiago dabil Durangoko Azokan. Erakusmahietatik osteratxu bat egin dogu, eta hamaikatxu egile topau doguz euren lanak sinatzen: Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabel, UnaiEsne Beltza, Ze esatek, Jon Arretxe... eta abar.
Szenatokia, euskal antzerkigintzea ezagutzeko espazioa
2011-12-05 13:36 KultureaSzenatokia euskerazko antzerkigintzeari eskainitako espazioa Azokeagaz batera ipini zan martxan, abenduaren 4an, Durangoko San Agustin kultur gunean. Euskal Herriko Antzerkizale Alkarteko (EHAZE) buru Josu Camarak egitasmoaren barri emon dau. Gerediagako Aiert Goenaga eta EHAZEko Idoia Gereñu beragaz izan dira Aretoan.
Ander Lipusen ipuin bereziagaz abiatu da Kabia@ gunea
2011-12-05 12:21 KultureaKabi@ aretoa be edegi ditu ateak, jentez ganezka. Euskeraz sarean eta euskarri teknologiko barrietan garatzen diran proiektu eta ekimenen gunea izango da abenduaren 5ean eta 6an. Gerediagako Aiert Goenagak Kabia@ren ganeko argibideak emon ostean, Ander Lipus akoreak hartu dau txandea.
Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa
2011-12-05 11:57 KultureaDurangoko Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa. Azoka ezagutzen izeneko jarduerea egingo dabe, Azokea bera barrutik eta hurretik ezagutzeko hainbat ekintzagaz. Gaur hasi eta hilaren 8ra arte egongo da zabalik. Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendariak emon deutse ondo-etorria Kurutziagako umeei.
Umeen Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia gaur hasiko dira martxan Durangoko Azokan
2011-12-05 10:23 KultureaDurangoko Azokearen 46. edizinoaren bigarren eguna euritsu hasi da. Ateak edegi, eta laster hasiko daeguneko egitaraua. Gaur Haur Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia guneak aurkeztuko ditue. Espazio bakotxeko hitzordu guztiei buruzko argibideak, hemen.
Makina bat ekitaldi arrastian, Durangoko Azokan
2011-12-04 15:44 KultureaDurangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak egin dau lehenengo goiza. Ekitaldi ugari izan dira goiz partean, baina ez dira gitxi arrastian eta iluntzean antolatu dituenak. Hitzordu guztien artean nabarmentzekoa da Argizaiola Sarien ekitaldia, 20:30an, San Agustinen. Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, 1934) jasoko dau omen-saria.
Gartxot Eguna ospatzen dabilz Durangoko Plateruenan
2011-12-04 14:56 KultureaZemendiarn 18an estreinau eben Gartxot, konkista aitzineko konkista euskerazko animazinozko film luzea. Asteotan 9000 lagun izan dira zinema-aretoetan Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren lana ikusten, Euskal Herriko hainbat tokitan. Oraindiko be ikusgai dago zinemetan.
'Galizia Euskadi da!' esanez inaugurau dau Anton Reixak Durangoko 46. Azokea
2011-12-04 14:09 KultureaGaliziako kulturea da aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokearen konbidadua, eta euron izenean Anton Reixak Galizia denok gara berbaldia egin dau, 46. Azokearen inaugurazino ofizialean. Ekitaldian izan dira Blanca Urgell Kultura sailburua, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Juan Carlos Fernandez Fasero Galiziako Agadic-eko zuzendaria eta Nerea Mujika Gerediagako presidentea.
Ahotsenea abian da, egitarau bete-beteagaz
2011-12-04 12:34 KultureaAhotsenea sortzaileen gunearen aurkezpena izna da gaurko egitarauko lehenengo hitzordua. Edorta Jimenezek lau berbagaz aurkeztu dau Ahotsenea, euskerazko literaturea eta musikearen espazioa: ausardia, askatasuna, atsegina eta auzolana. Aurten laugarren aldiz antolatu dabe Ahotsenea.
Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak ateak edegi barri ditu
2011-12-04 11:10 KultureaDurangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak ateak edegi barri ditu. Gaur,abenduak 4, hasi eta hilaren 8ra arte euskal literaturea, musikea eta ikus-entzunezko produkzinoaren erakusleihoa izango da Durango. Aurton, ganera, hainbat nobedade dakarz Azokeak, izan be hiru gune barri estreinauko ditue: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
XVI. Euskal Dendeak abenduaren 3an edegiko ditu ateak, Durangoko merkatu-plazan
2011-12-02 15:45 KultureaXVI. Euskal Dendeak zapatuan, abenduaren 3an, edegiko ditu ateak, eta hilaren 8ra egongo da zabalik. Durangoko merkatu-plazeak 66 erakustoki hartuko ditu, Arbasoak alkarteak antolatuta. Euskal Dendearen aurtengo protagonistetako bat Galizia da, izan be antolatzaileen asmoa da galiaziarren artisautzea ezagurazotea; holan, Finisterreko artisauek antxinako lanbideak ulertzeko modua erakutsiko dabe.
Asel Luzarragak Txilen bizitakoak jaso ditu 'Gezurra odoletan' nobelan
2011-12-02 14:23 KultureaAsel Luzarraga idalze eta itzultzaile bilbotarrak Gezurra odoletan (Txalaparta) nobelea aurkeztu dau Bilboko Gatazka gunean. Txilen, kartzelan zala, ekin eutson idazteari. Galtzaileak dira nobelearen protagonistak, baina ez ei dago erabateko galtzailerik ezta erabateko irabazlerik.
Xaguxar saileko lau liburu barri kaleraru ditu Elkar etxeak
2011-12-01 16:59 KultureaElkar etxeak lau liburu kaleratu ditu umeentzako Xaguxar bilduman: Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena), Zabaleko txorimaloa (Juan Luis Zabala eta Maite Gurrutxaga), Nire aita ikusezina da (Julen Gabiria eta Patxi Gallego) eta Motozerra (Xabier Mendiguren Elizegi eta Aitziber Akerreta).
'Udaberririk ankerrena' komikian gerra eta gerra osteko kontuak jorratu ditu Unai Iturriagak
2011-12-01 14:53 KultureaUnai Iturriagaren gidoiagaz eta Alex San Vicenteren marrazkiakaz Elkarrek argitaratu dau lana. Memoria historikoa berreskuratzea helburu dauen Durango 1936 kultur elkarteak komikia aukeratu dau Gerra Zibilaren memoria historikoa gordetzearen garrantzia gazteei helarazoteko bitarteko moduan.
Click panpinez egindako 'Troia' erakusketea edegi dabe Bilboko Berreginen Museoan
2011-11-30 14:53 KultureaPlaymobilen click-ez egindako Troia erakusketea edegi barri dabe Bilboko Arte Berreginen Museoan. Erakusketea umeei zuzenduta dago batez be, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, euron Gabonateko oporrekaz bat eginez. 10.000 pieza inguru erabili ditu Berreginen Museoak Troiako Gerrako ziklo epiko handiaren lau une azaltzeko.
Amaia Iturbide, Juan Modesto Arrieta eta Eneko Aizpuruaren liburuak kaleratu ditu Ereinek
2011-11-29 17:18 KultureaHiru liburu argitaratu barri ditu Erein etxeak, Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean, Juan Modesto Arrietaren Izen bereziak eta Eneko Aizpuruaren Errauts.
Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu
2011-11-25 14:25 KultureaAtaramiñe alkarteak hiru lan barri aurkeztu ditu Bilbon; Ataramiñe´11 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, Ibon Muñoa Arizmendiarretaren Ametsen txokoan bizi naiz eta Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia. Abenduaren 2an, Donostian aurkeztuko daben Mikel Antzak idatzitako Bakarmortuko kronikak liburuaren barri be emon dabe prentsaurrekoan.
Nafarroako konkistearen ganeko komikia eta unidade didaktikoa kaleratu ditu Ikaselkar etxeak
2011-11-25 10:14 KultureaIkaselkar argitaletxeak 1512 Nafarroa, amets urratua komikia eta 1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoa aurkeztu ditu. Lanotan Nafarroako konkistearen beste ikuspegi bat eskaintzen jake irakurle gazteei.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...