Hogei erakusketa eta jarduera osogarri ugari dakarz aurten Getxophotok
2015-08-19 12:29 KultureaIrailaren 3tik urriaren 4ra egingo dabe Getxophotoren bederatzigarren ekitaldia, Begihandi alkarteak antolatuta. Aurtengo gai nagusia biajeak dira, baina ez plazer hutsez egindako biajeak bakarrik; baita errefuxiaduek egiten dituenak be, edo landa eremuetatik urietara aldatu diranenak zein egunero beharrera joaten diranena. Gai hori ardatz hartuta, hogei erakusketa egongo dira irailaren 3tik aurrera, Getxoko espazio publikoetan. Jarduera osogarrien artean, Ikusi Makusi aitatu behar da, aurten lehenengoz egingo dabelako. Umeak eta familiak batzea da horren asmoa.
Irailaren 3tik urriaren 4ra egingo dabe Getxophotoren bederatzigarren ekitaldia, Begihandi alkarteak antolatuta. Aurtengo gai nagusia biajeak dira, baina ez plazer hutsez egindako biajeak bakarrik; baita errefuxiaduek egiten dituenak be, edo landa eremuetatik urietara aldatu diranenak zein egunero beharrera joaten diranena. Gai hori ardatz hartuta, hogei erakusketa egongo dira irailaren 3tik aurrera, Getxoko espazio publikoetan. Jarduera osogarrien artean, Ikusi Makusi aitatu behar da, aurten lehenengoz egingo dabelako. Umeak eta familiak batzea da horren asmoa.
Getxophoto jaialdiak bertoko eta nazinoarteko sorkuntzea batzeko ahalegina egiten dau urtero. Alde batetik, herriko eragileakaz alkarlan estua dauka ekimenak, izan argazkizale, merkatari, txoko gastronomiko zein taberna. Bestetik, erakusketetarako atzerriko argazkilari entzutetsuak konbidau ditue. Uruguay, Mexiko, Kanbodia eta Txinakoak datoz, besteak beste.
Aurten biajeak dira gai nagusia. Halandabe, kontzeptua zentzunik zabalenean ulertu nahi dabela dinoe antolatzaileek. Turismoa ez eze, biajeak egiteko beste arrazoi ugari dagozala dinoe: Landa-eremua itxi eta urira doan behargina, egunero lanerako desplazamendu luzeak egin behar dituan behargin prekarioa, gatazka izugarrietatik igesi errefuxiatuak, holako biaje guztiek eta zentzun klasikoan ulertutakoek, danek eukiko dabe lekua Getxophoton, antolatzaileen esanetan.
Christian Caujolle da aurtengo komisarioa. Hiru urteko zikloa amaituko dau Caujollek Getxophoton, hau azkenengo parte-hartzea izango dau eta. Hogei erakusketa preparau ditu Caujollek, nazinoarteko autore ugariren eskutik. Alkarren artean diferenteak dira autore guztiak, baina danek daukie gauza bat, konpromiso politiko, etiko eta artistikoa, zehaztu dabe antolatzaileek. Getxoko leku publikoetan, batez be Algortakoetan, ikusi ahal izango dira argazkiok.
Sormen lana garatu eta Getxo guztitik argazkien indarra zabaltzeko asmoz, ezohiko formatuetan erakutsiko ditue argazkiak. Oihal erraldoiak, eskaparateak, edalontzi-azpikoak, papela, internet, euskarri ugari erabiliko ditue.
Dana dala, Getxophoto ez da argazki erakusketetara mugatuko. Irail osoan, jarduera osogarri piloa egongo dira herrian. Ikusi Makusi da nobedadeetako bat. Zabala eskolako patioan egingo dabe, irailaren 19an, familiak eta umeak batzeko ekimen hori. Gaueko bisitaldiak be egongo dira aurten, argazkiak ikusteko era intimoagoa, antolatzaileen esanetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!