Aste Nagusiko milaka egitarau banatzen hasi da Bilboko Udala

Bizkaie! 2015-08-12 11:17   Kulturea

2015eko Aste Nagusia hasteko gero eta gitxiago faltau dan ezkero, egitarauaren barri ahalik eta persona gehienei emoteko asmoa dauka Bilboko Udalak. Holan, dagoeneko 100.000 programa banatu ditu uriburuko etxeetan eta beste milaka batzuk dagoz eraikin publikoetan, nahi dauenak hartu daizan. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez argitaratu ditue egitarauak eta ikusmen urritasuna daukienentzat be egokitu ditue batzuk. Hori gitxi ez eta telefono mobiletan deskargetako aplikazinoa be sortu dabe.

Bilboko Udalaren helburua da, Aste Nagusiko egitaraua interesa daukien persona guztiei helduarazotea. Hasteko eta behin, Bilboko herritar guzti-guztiek programea euki daien, 100.000 etxetako buzoietara bialdu dabe ale bana. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzitako eskuliburu horretan, jaietako ekitaldien ordutegiak modu errazean konsultai leitekez, beste datu jakingarri batzukaz batera.

Beste alde batetik, egitarauaren beste 40.000 kopia eraikin eta eremu publiko batzuetan ipini ditue, nahi daben guztiek hartu daien eurena. Udalaren jaietako sailean (Bilboko Aznar eraikinean), Plaza Biribileko turismo bulegoan, Loiuko aireportuan, Arriaga antzokian, Guggenheim Museoan, konparsen egoitzan eta udal-barrutietako bulegoetan hartu leitekez programak.

Atzerritik datozanentzat, beste 10.000 kopia argitaratu dira ingelesez eta frantsesez. Era berean, ikusmen urritasunen bat daukienetzat egokitutako eskuliburuak be atara ditue Aste Nagusirako. Barrainkua, Alde Zaharra, Deustua eta Begoñako udaltegietan eta turismo bulegoetan ez eze, uritarren arretarako bulegoan, udaletxearen alboko San Agustin eraikinean, hartu leitekez egokitutako programak.

Teknologia barriak nahiago dituenentzat, telefono mobiletarako aplikazinoa sortu dabe, Aste Nagusiko ekitaldi guztiak modu errazean kontsultau ahal izateko eta jaietako informazino praktikoa eukiteko. 'Bilbao Aste Nagusia' izeneko aplikazinoa dobakoa da. Webgune bat martxan ipini dabe, egitaraua kontsultau, aplikazinoa bajatu, Aste Nagusiko argazkiak erakutsi eta nobedadeen barri emoteko, klik hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu