Zumarragako Andre Maria eleizea finaletik kanpo geratu da
2015-08-20 11:15 KultureaRepsolek jakinarazo dauenez, Aragoiko Grauseko Plaza Nagusia eta Extremadurako Barruecos Monumentu Naturala (Extremadura) lehiatuko dira finalean. Honezkero botoa emoteko aukerea dago Repsol Gidearen webgunean.
Zumarragako Andre Maria eleizea Repsol Gideak antolatutako 'Txoko Onena 2015' titulua edo autortzea lortzeko lehiaketatik kanpo geratu da finalaurrean, turismo gidearen webgunean 10.886 boto lortu arren.
Repsolek jakinarazo dauenez, Aragoiko Grauseko Plaza Nagusia eta Extremadurako Barruecos Monumentu Naturala (Extremadura) lehiatuko dira finalean. Honezkero botoa emoteko aukerea dago Repsol Gidearen webgunean.
Ekimen honen helburua barruko turismoa sustatzea da eta irailaren 10ean aldarrikatuko da txoko irabazlea, Repsol Gidearen erabiltzaileen boto gehienak lortzen dituana, hain zuzen be. Oraingoz, Barruecos Monumentu Naturala doa aurretik, 300 bat boto gehiagogaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!