Bakioko Txakolingunea doban bisitau ahal izango da zapatuan
2015-08-26 10:12 KultureaBakioko herrian San Juan Dolozak ospatzen dabilz egunotan eta herriko patroiaren omenezko ospakizunakaz bat egitea erabagi dau Txakolinguneak. Holan, zapatuan, abuztuak 29, doban sartu ahal izango da bertara egun guztian. Une honetan, Emakumea eta euskal pilota erakusketea dago ikusgai Txakolingunean.
Bakioko herrian San Juan Dolozak ospatzen dabilz egunotan eta herriko patroiaren omenezko ospakizunakaz bat egitea erabagi dau Txakolinguneak. Holan, zapatuan, abuztuak 29, doban sartu ahal izango da bertara egun guztian. Une honetan, Emakumea eta euskal pilota erakusketea dago ikusgai Txakolingunean.
Bakioko Txakolingunea BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen sareko partaide da. Herrian San Juan Dolozak ospatzen dirala eta, sarrerarik ordaindu barik bisitau ahal izango da zapatuan. Goizeko 10:00etan zabaltzen dabe museoa egunero, arratsaldeko 15:00ak arte; arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
Emakumea eta euskal pilota erakusketea irailaren 27ra arte egongo da Bakion. Horren bidez omenaldia egin nahi deutsie XX. mendeko euskal emakume kirolariei eta nazinoarteko lehiaketetan euki eben garrantzia azpimarratu. Gaur egun ezezagunak diran arren, mundu zabaleko kantxetan ibili ziran emakumeak sasoi baten. Gernikako Euskal Herria Museoan eta Bilboko Ondare aretoan ikusi ahal izan da erakusketea aurretik. Ganera, Alaitasuna taldearen 25. urteurrena ospatzeko, Alaitasuna pilota taldea; 25 urte izeneko erakusketea be ipini dabe Txakolingunean, bestearen osogarri.
Era berean, Txakolingunea txakolinaren produkzinoa eta ezaugarriak ezagutzeko museoa be bada. Bakion eta inguruetan entzute handia lortu dauen edari horren ganeko informazinoa emoten da, ikus-entzunezko baliabide interaktiboen bidez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!