Saltillo itsasontziak udako itsasaldia hasi dau euskal kostaldeko herrietan
2015-08-19 10:40 KultureaAurreko urteetan egin izan dauen moduan, aurten be Euskal Herriko kostaldeko herrietatik osterea egingo dau EHUren Saltillo eskola-ontziak. Santurtzin abiauta, Lekeition egingo dau lehenengo geldialdia. Irailaren 4an Santurtzin bertan amaituko dau ibilbidea. Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeon barkua barrutik ezagutu ahal izango dabe herritarrek. Saltillo 1932an eregi eben, 1998an barriztau eta unibertsidadeko ontzi-eskolea da gaur egun.
Aurreko urteetan egin izan dauen moduan, aurten be Euskal Herriko kostaldeko herrietatik osterea egingo dau EHUren Saltillo eskola-ontziak. Santurtzin abiauta, Lekeition egingo dau lehenengo geldialdia. Irailaren 4an Santurtzin bertan amaituko dau ibilbidea. Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeon barkua barrutik ezagutu ahal izango dabe herritarrek.
Abuztuaren 19an urten dau Santurtziko portutik Saltillo itsasontziak, Lekeitiora bidean. Han egingo dau lehenengo geldialdia eta, abuztuaren 20an, eguena, ontzia barrutik bisitau ahal izango da, ate edegien saioa egongo da eta. Antxinako belaontzi horretan, Mikel Lejarza kapitaina eta nautika arloko 12 ikasle doaz. Ikasleek praktikak egingo ditue, nabigazinoaren sekretuak ezagutu ahal izateko. Bestetik, herritarrei bela-nabigazinoaren ganekoak azaltzeko aukerea egongo da eta sasoi bateko belaontzia gizarteari erakusteko modua egongo da.
Lekeition ez eze, euskal kostaldeko beste herri askotan be geldialdiak egingo ditu Saltillok, irailera arte. Donibane Lohizunen (abuztuak 22-23), Getarian (25ean), Donostian (27an), Hondarribian (29 eta 30), Mutrikun (irailaren 1ean) eta Bermeon (3an) ibiliko da, Santurtziko basera bueltau aurretik. Herri horreetako bakotxean itsasontzia barrutik ikusteko aukerea eukiko dabe herritarrek. Goiz eta arratsaldez eukiko ditu ateak edegita.
Aurtengo udako bigarren biajea dau hau Saltillo eskola-ontziak. Garagarrilean Galizia aldean ibili zan, 'Encontro de embarcacions tradicionais de Galicia 2015' topaketan parte hartzen.
Saltillo ontzia 1932an eregi eben eta urte bi geroago Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi eban. 1946tik 1963ra, Espainiako errege-familiak erabili eban eta, 1968an, Galindezek erabagi eban ontzia dohaintzan emotea. Holan heldu zan Bilboko Nautika eta Itsasontzi-makineria eskolearen eskuetara. 1998an zaharbarritu eta itsasora atara eben barriro. Harrezkero, EHUren eskola-ontzia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!