Getxoartek 51 artistaren lanak izango ditu ikusgai abenduaren 2tik 4ra bitartean
2011-11-23 14:18 KultureaAbenduaren 2tik 4ra bitartean Getxo arte sortu barrien topagune izango da Getxoarte ekimenari esker. Aurton, hainbat diziplinatako 51 artistaren lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia plazan, goizez eta arrastiz. Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu dabe erakusketea Getxoko Kultura zinegotzi Koldo Iturbek eta erakusketearen arduradun Lucia Martinek.
Gune barriak, 200 ekitalditik gora eta 434 izenburu barri izango ditu 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak
2011-11-23 12:49 KultureaDurangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak abenduaren 4tik 8ra zabalduko ditu ateak. 46. edizioa izango da eta 200 ekitaldi baino gehiago izango dira. Azokeak hiru gune barri izango ditu: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
Marc Légasseren 'La sombra de Axular y otros relatos' argitaratu dau Txertoak
2011-11-21 16:49 KultureaLa sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.
Tomas Tranströmer Nobel saridunaren lanak itzultzeko XXV. Jokin Zaitegi bekea abian da
2011-11-21 12:01 KultureaArrasateko AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa Fundazinoaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginagaz segiduteko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dabe. Aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da bekea.
Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik
2011-11-21 11:37 KultureaAingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.
La Fundición aretoak 25. urteurren-jaia ospatuko dau abenduan
2011-11-18 13:13 KultureaJai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar.
2012ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko epea edegi dabe
2011-11-18 09:57 KultureaLeioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue.
Getxoko Komiki eta Manga Azokeak hamar urte beteko ditu aurten
2011-11-15 14:03 KultureaHamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.
Bilboko Kontsuladuaren 500 urteko historia batu dabe Itsas Museoan
2011-11-11 14:47 KultureaDokumentu zahar, margolan, maketa eta errepliken bidez, 1511tik gaur arte Bilboko Konsuladuak eta haren ondorengoa dan Merkataritza Ganbareak egindako ibilbidea aztertzen da. Itsasadarraren garapenean eta Bilboren arima komertzialaren sorreran erakunde horrek euki eban garrantzia azpimarratzen da, batik bat. Urtarrilaren 8ra arte egongo da erakusketea Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
'Azken garaipena' zientzia fikzinozko komikia kaleratu dabe Iban Zalduak eta Julen Ribasek
2011-11-11 10:19 KultureaXabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Azken garaipena bildumea album bakarrean plazaratu dau Ikastolen Alkarteak. Iban Zaldua gidoigileak eta Julen Ribas irudigileak aurkeztu barri dabe liburua Donostian. Istorioa zientzia fikzinoaren arlokoa da, baina badauka thriller politikoaren ezaugarririk.
Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren edizino barritua aurkeztu dau
2011-11-10 17:42 KultureaKartzelako poemak liburua 1992an argitaratu eban Joseba Sarrionandiak lehenengo aldiz, orain 19 urte eta gaur Donostian Susa argitaletxeak aurkeztuko dauen edizino barritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Lenin andrea eta urretxindorra' artelana aurkeztu dau
2011-11-10 17:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoaren Bildumarako orain gitxi eskuratutako Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra, Mrs Lenin and the Nightingale (2008) artelanaren aurkezpena egin dabe gaur Bilbon. Datorren astelehenetik aurrera, zemendiaren 14tik aurrera, lehenengo aldiz ikusgai egongo dira egilearen neurri handiko (300 x 250 zm.) 16 pinturak Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II erakusketan.
Koldo Bravo Goñik 'La Behobia, Cronica de un desafio' nobelea aurkeztu dau
2011-11-10 14:46 KultureaKoldo Bravo (Egia, 1961) donostiarraren bigarren eleberriaren izenburua da La Behobia, Cronica de un desafio, gazteleraz idatzia. Atzo aurkeztu eban Donostian fikzinozko eleberria baina bere esperientzian oinarritutakoa; lehenengo aldiz Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabagiten dauen gizonezko baten inguruko istorioa baita.
Iñaki San Martin argazkilariaren 'Apur batean soka dantza' erakusketea inaugurauko da gaur Gernika-Lumon
2011-11-09 11:27 KultureaApur batean soka dantza erakusketea gaur, hilak 9, inaugurauko dabe Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Erakusketea 2012ko urtarrilaren 29ra arte egongo da ikusgai, eta soka jantzearen irudiak batzen dituan kolorezko 43 argazkik osotzen dabe.
Igazko Resurrección Maria Azkue lehiaketako irabazleen lanak argitaratu ditu Euskaltzaindiak
2011-11-09 10:25 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2010 liburua kaleratu barri dau Euskaltzaindiak. Argitalpenean, BBK Fundazinoak eta Akademiak berak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue. Euskal Herriko eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurtzeko zaletasuna indartzea dau helburu nagusi sariak.
Ikas-Art 2011, nazinoarteko unibersidadeetako artearen abangoardiaren erakusleihoa
2011-11-08 14:55 KultureaHamar herrialdetako Arte Eder fakultadetako ikasleek sortutako 700 lanetik gora ikusgai ipini ditue Barakaldon, BECeko 1 pabilioian. Danetara, 13.000 metro koadro erabiliko ditue Nazinoarteko Unibersidade Artearen III. Erakusketan, EHUk eta Enkarturren babesagaz, zemendiaren 10ean hasi eta 13ra arte.
Juan Kruz Igerabidek 'Tanta baten istorioa' liburua plazaratu dau
2011-11-07 17:48 KultureaJuan Kruz Igerabidek Tanta baten istorioa liburua aurkeztu dau, 4 urtetik gorako irakurleeentzat, Ttarttalo argitaletxeagaz. Ilustrazinoak Lorena Martinez Oronozek egin ditu. Igerabidek sortutako istorioaren protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat.
Jazza, bluesa eta komikiak lotuko ditu Getxoko X. Komiki Azokeak
2011-11-04 10:46 KultureaBadator Getxoko Komiki Azokea, aurtengoa hamargarren edizinoa izango da. Zemendiaren 25etik 27ra bitartean Getxoko Areetako Geltoki plazako karpan komikizaleek eskaintza zabala izango dabe tailer, erakusketa eta erakusmahaien artean. Egitaraua aurkeztu bitartean, Bulles Jazz Blues: komikia swing erritmoan erakusketearen barri emon dabe azokearen antolatzaileek.
'Inbidia' erakusketa kolektiboaren inaugurazinoa
2011-11-04 10:20 KultureaZemendiaren 4an, 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo) Inbidia izeneko erakusketa kolektiboa osotzen daben hamaika bakarkako erakusketetatik lehenengoa inaugurauko da, Iñaki Imazena, hain zuzen be.
Mundu osoko 16 konpainia izango dira Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30. urteurrenean
2011-11-03 14:54 KultureaHogeita hamar bat emonkizun izango dira zemendiaren 18tik 27ra, bertoko zein Euskaditik kanpoko txotxongilo-taldeen parte-hartzeagaz, tartean, Korea, Japonia, Iran, Kolonbia, Grezia, Mexiko edo eta Kubatik etorriko diranak, besteak beste, txotxongilogintzan 25 urte bete dituan Panta Rhei talde arabarra.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...