Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:59   Kulturea

Elikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.

Agroekologia: Trantsizinorako gure bideak lantzen graduondokoa EHUren berezko titulua izango da eta UEUren laguntzinoagaz eskeiniko dabe, Eibarren. EHNEk eta beste erakunde batzuek be babestu dabe egitasmoa. Holan, aspaldian sortzen hasi diran kezka batzuei erantzuna emon nahi izango deutsie. Izan be, EHUk eta UEUk azaldu dabenez, gero eta produktore eta kontsumitzaile gehiago dagoz agroekologiaren munduari begira.

Kalidadezko produktuak lortzea ez eze, kontsumitzailearen eta produktorearen arteko hartuemonetan egin beharreko aldaketak be jorratuko ditue. Lekuan lekuko ekoizpena, merkadu zuzena, kontsumo arduratsua eta abar landuko ditue. Holan, kalidadea ez dala elikagaiaren ezaugarria bakarrik, prozesu osoarena baino, azpimarratuko dabe.

Ikastaroa 2015eko urritik 2016ko garagarrilera emongo da, Eibarren. Klaseak presentzialak izango dira. Matrikula epea zabalik dago, urriaren 6ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu