Bilbo mundu mailako xakearen uriburu

Bizkaie! 2015-07-15 10:32   Kulturea

Pasa dan urtean Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopea bateratu bazituan, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII. Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI. Banakako Xake Lehiaketea.

Bilbo izango da Iberoamerikako VI. Xake Lehiaketearen egoitza datorren urrian. Bertako federazinoaren arduradunen berbetan, Bilbo aukeratu dabe nazinoarteko ekimenak antolatzeko dauen ahalmenagaitik, izan be, 2014an egin ziran Bilbon Kluben Europako Kopea edo dagoeneko ohikoa bihurtu dan Grand Slameko Maisuen Finala.

Izendapen horregaz Bilbo mundu mailako xakearen uriburu garrantzitsuenetakoa bilakatuko da. Pasa dan urtean Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopea bateratu bazituan, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII. Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI. Banakako Xake Lehiaketea.

Lehiaketa Iberoamerikarra nazinoarteko federazino honen barruan dagozan 23 herrialdeetako txapeldunentzako eta jokalari onenentzako -gizon zein emakumeentzako- txapelketa edegia da. Edizino honetan Latinoamerikako elitearen ehunka lehiakideren parte-hartzea espero da, besteak beste, igaz titulua Linaresen irabazi eban Axel Bachman Paraguaiko maisu handia edota 2012an Quiton egindako lehiaketearen irabazle Iván Salgado Sestaoko frankizia jokalaria.

Izendapena datozen egunetan ofizialduko da, Bilbon bertan egingo dan Javier Ochoa de Echaguen Xakeko Federazino Iberoamerikarreko presidentearen eta Bilboko Udaleko zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkarien arteko sinadureagaz. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia lehiaketearen babesle nagusiek Bilbao E-4 klubaren esku itxiko dabe ekimenaren antolakuntzea. Klub honek Maisuen Finala be antolatuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu