Erdi Aroko azokea egingo dabe Mundakan, barikutik domekara

Bizkaie! 2015-07-22 13:57   Kulturea

Erdi Aroko sasoietara salto egingo dau Mundakak asteburuan, Erdi Aroko Azokeagaz. Egitarau bete-betea preparau dabe garagarrilaren 24tik 26ra arteko egunetarako. Talan egingo ditue ekintza gehienak. Mundakako Udala eta Cantabria Medieval alkartea dira antolatzaileak.

Erdi Aroko azokea goizeko hamaiketatik gabeko hamarretara egongo da zabalik. Antxinako denporetako bizimodua, ohiturak eta denpora-pasak mundakarrei eta bisitariei erakusteko, ekintza ugari egongo dirala aurrikusi dabe antolatzaileek.

Kalerik kalekoa egingo dabe egunero herrian zehar. Horrezaz gan, Erdi Aroko musikea eta doinu zeltak entzuteko aukerea egongo da. Ikuskizunen artean, sabel jantzea eta malabareak egongo dira. Arratsaldez, ipuinetako pertsonaiak izango dira protagonista Talan. Tailerrak eta jolasak be egongo dira eta, gabaz, su ikuskizunak.

Kartela ikusteko: klik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu