300 ekitaldi baino gehiago Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-07-15 11:24   Kulturea

Normalean baino astebete geroago hasiko da aurten Bilboko Aste Nagusia 2015, abuztuaren 22an, hain zuzen be. Hortik aurrera, hilaren 30era arte 300 ekitaldi baino gehiago iragarri ditue eta horreen guztien ardatzak kalidadea, bardintasuna, parte hartzea eta dobakotasuna izango dira Itziar Urtasun Kultura zinegotziaren esanetan.

Normalean baino astebete geroago hasiko da aurten Bilboko Aste Nagusia 2015, abuztuaren 22an, hain zuzen be. Hortik aurrera, hilaren 30era arte 300 ekitaldi baino gehiago iragarri ditue eta horreen guztien ardatzak kalidadea, bardintasuna, parte hartzea eta dobakotasuna izango dira Itziar Urtasun Kultura zinegotziaren esanetan.

Abuztuaren 22an, arratsaldeko 19:00retan, Gurutze Beitia aktoreak irakurriko dau pregoia eta txupina, barriz, Gurutze Pascual, Txomin Barullo konparsako kideak jaurtiko dau,

Arlo musikalean, 100 bat kontzertu izango dira musikea Aste Nagusiaren berezigarrietako bat baita. Besteak beste, Los Suaves, Maldita Nerea, Efecto Pasillo, Los Secretos eta Calum taldeak iragarri ditue eta euskal musikeari jagokonez, Vendetta, Tea Party Dj's, Egan, Lisker, Drindots eta Anne Etchegoien Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz nabarmendu behar dira. Horrezaz gan, bertoko taldeeek be euren lekua izango dabe Bilborock aretoan eta bertan 16 pop rock kontzertu antolatu ditue.

Euskal Herriko folklore eta kultura erakustaldiak, barriz, Arenalean eta Zazpikaleetan egingo dira, batez be, goizetan. Abuztuaren 25ean egingo dan aroaren jantzara jantzi tradizionalakaz joateko deia egin deutse Udalak herritarrei. Hitzordua, arratsaldeko 20:00retan izango da Plaza Barrian.

Horrezaz gan, ohiko gastronomia lehiaketak eta bertso saioak be ez dira.

Kirolari jagokonez, urtero legez, herri kirolak Arenalean izango dira baina abuztuaren 23a, domekea, izango da egun nagusia, izan be, egun horretan egingo dira Bilbao Hiria 37. Estropadak.

Beste alde batetik, umeek be euren txokoa izango dabe jaietan. Txikigunea Kasilda parkean egongo da, aurreko urteetan legez. Ganera, txiki zein handientzako 15 kale-antzerki saio antolatu ditue.

Azken buruan, Su Festen 25. Nazinoarteko Lehiaketearen harian, urteurren berezia ospatzeko su festen erakusketa didaktikoa da barritasuna. Aste Nagusia baino astebete lehenago, Bilboko Zabalgunean egiongo da erakusketea eta hurreratzen diran bisitariek suak produziduteko prozesua, koloreen konbinazinoa zein jaurtiketak zelan egiten diran ezagutuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu