Belen Lucasen irudiak eukiko ditu Peru Abarka lehiaketako aurtengo albumak

z 2015-07-22 12:19   Kulturea

Aurkeztutako bederatzi proposamenen artean, Belen Lucasena izan da ausartena, epaimahaiaren eretxian. Hartara, Peru Abarka lehiaketako albumeko ilustrazinoak berak egingo ditu. Urrian aurkeztuko dabe lana. Markina-Xemeingo Udalak, Ibaizabal argitaletxeagaz batera antolatzen dau sariketea.

Aurten, bederatzi proposamen jaso ditue ilustrazino lehiaketan. Ohi eta nahi baino gitxiago izan diran arren, aurkeztutako lanen kalidadea nabarmendu dabe epaimahaikideek. Lehiakide gehienak ingurukoak izan dira, kanpotik baten bat aurkeztu dan arren.

Belen Lucas aukeratu dabe aurten. Peru Abarka lehiaketako antolatzaileek, honako azalpen hau emon dabe sariduna zergaitik aukeratu daben esateko: Oso lan ausarta aurkeztu dau Belenek, pertsonaia zentrala garbi aurkeztu dau, aurrez aurre, ez dau ezkutau nahi izan. Testua detaile askogaz aberastu dau, oso lan borobila da bere proposamena.

Peru Abarka literatur lehiaketea Leire Aranok irabazi eban, 'Betiko atzo' idazlanagaz. Belen Lucasek istorio hori irudiz horniduko dau. Uda guztia izango dau beharrerako eta, Peru Abarka lehiaketako antolatzaileen asmoa da, urrirako albuma aurkeztea, Aranoren istorioagaz eta Lucasen irudiakaz. Urriaren 24an, Bibliotekearen Egunean, izango da aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu