Egunerokoak literaturan bete izan dauen lekua izango dabe berbagai Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matas idazleek Bilbon

Bizkaie! 2011-09-16 14:15   Kulturea

Oraingo honetan, topaketan, eguneroko personalek literaturearen barruan bete izan daben lekuari buruzko eztabaidea proposatzen da. Hitzordua, hilaren 20an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ESKENAk konpainien eta aktoreen lana nazinoartean zabaltzeko ikastaroak antolatu ditu

Bizkaie! 2011-09-16 11:38   Kulturea

ESKENAk Bilbon kudeatzen dauen Harrobia, Produkzino Eszenikorako Barrikuntza Zentroak, Euskal Eszenaren Kanpo Sustapenerako Planaren testuinguruan antolatutako Nazinoartekotze Tailerren bigarren edizinoa egingo dau irailaren 20tik 22ra bitartean.

Bilbao-New York- Bilbao japonieraz argitaratuko dabe

Bizkaie! 2011-09-16 11:06   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria japonieraz agertuko da laster. Tokioko Hakusui sha argitaletxeak argitaratuko dau, Japoniako argitaldaririk handienak, hain zuzen be. Nami Kameko itzultzaileak zuzenean euskerazko jatorrizkotik egin dau itzulpena.

Euskal anarkismoaren historia eta bilakaerea liburu baten batu ditu Juantxo Estebaranzek

Dabi Piedra Robledo 2011-09-14 14:38   Kulturea

Breve historia del anarquismo vasco liburuaren helburua, anarkismoaren historia fundamentuz aurkeztea da, baina modu atsegin eta ulergarrian. Orain arte argitaratutako liburuek anarkismoa zatika baino ez dabe erakutsi, sasoi edo korronte jakin bakarrari arretea eskainiz eta nik ikuspegi zabalagoko lana egin dot, azaldu dau egileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Ortiz, 4. 'Laborategiak: Bilduma Iraunkorrari begira' erakusketa didaktikoaren protagonista Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2011-09-12 15:41   Kulturea

Erakusketea 2011ko irailaren 13tik zemendiaren 13ra arte egongo da zabalik eta hor Museoak Argi hormak 011 lana aurkeztuko dau eskuratu zanetik lehen aldiz.

Aiko-k 'Dantzaldi Ibiltaria'-ren edizino barria aurkeztu dau jantza tradizionalaren mundua kaleko jenteari zabaltzeko asmoz

Bizkaie! 2011-09-09 15:49   Kulturea

Aiko-k Dantzaldi Ibiltaria ikastaroen edizino barri bat aurkeztu dau gaur Bilbon. Holan, hasibarriei zuzendutako oinarrizko jantza ikastaroagaz batera, asteroko topaketak antolatuko dira oinarrizko ezaguerak dituen jantzazaleentzat, eta joteari buruzko espezializazino-ikastaro monografiko bat. Ohitureari jarraituz, jarduera horreen osogarri, hilero erromeriak egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 914 talderen eskaerak jaso ditu

Bizkaie! 2011-09-08 11:42   Kulturea

Munduko 28 herrialdetako 914 taldek eskatu dabe zemendiaren 18tik 27ra bitartean egingo dan Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartzea. Bilbon jasotako eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datoz, baina Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek be parte hartzeko gogoa agertu dabe, besteak beste, Japonia, Txina, India, Iran eta Koreakoak.

Zumetaren lanak Enkarterrin ikusgai

Bizkaie! 2011-09-07 16:18   Kulturea

Enkartur, Enkarterriko turismo alkarteak bultzatutako Saboreart ekimenaren barruan kokatzen da erakusketea, eta irailaren 18ra arte izango da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskadiko Biodibersidade Zentroak Gema Arrugaetaren argazkien erakusketa bat zabaldu dau

Bizkaie! 2011-09-07 11:02   Kulturea

Aldi baterako erakusketa honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) parke naturalen mugabako edertasuna erakusten dau: Gorbeia, Urkiola, Izki, Valderejo, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harria. Era berean, babestutako natura-gune horreetako paisajeen eta espezieen aniztasuna hobeto ezagutzeko baliabide izan nahi dau. Erakusketea abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai, doban.

Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren

Bizkaie! 2011-09-06 12:03   Kulturea

Markeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbao Museoko 'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketeak ia 514.000 bisitari izan ditu

Bizkaie! 2011-09-06 11:29   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketea ikusteko azken astea da hasi barri dana, irailaren 11n amaituko baita, eta orain arte 513.492 bisitari jaso ditu.

Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau

Bizkaie! 2011-09-05 14:21   Kulturea

Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.

Expodistritok sei erakusketa barri edegiko ditu irailean

Bizkaie! 2011-08-31 15:26   Kulturea

Expodistrito zikloaren urteko azkenengo egitaraua irailaren 1ean abiatuko da sei erakusketa barrigaz. Bilboko Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak. Pinturea izango da nagusi, baina argazkiak ikusteko aukerea be egongo da. Abenduaren amaiera arte izango dira ikusgai.

Zahartzaroari aurrez aurrez begiratuko deutso aurten GetxoPhotok

Bizkaie! 2011-08-30 17:52   Kulturea

Aurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txotxongilo Egunak makina bat ikuskizun ekarriko ditu Sestaora irailaren 2tik 4ra

Bizkaie! 2011-08-30 12:34   Kulturea

Hiru egunez, irailaren 2tik 4ra bitartean, danetariko txotxongilo-ikuskizunak eskainiko ditue Sestaon, Txotxongilo Eguna 2011 dala eta. Ekitaldiak barikuan hasiko dira, Musika Eskolan, 19:00etan. Inaugurazinoaren ostean, Aura Teatro talde bilbotarrak El bolso amarillo lana eszenaratuko dau. ostean, 20:00etan, O' Ryan pubean, Erre Ke Errek Pilindrajos bai sorkuntza rockeroa eskainiko dau.

'Larru Haizetara' eta 'Enfarmados' obrak Bilboko abuztuko programazinoari amaierea emoteko

Bizkaie! 2011-08-25 16:26   Kulturea

Bilboko Arteria Campos Eliseos aretoak abuztuko programazinoa zarratuko daben antzezlan bi aurkeztu ditu gaur, biak, Tartean euskal antzerki taldearen lanak, hain zuzen be.

AlhóndigaBilbaok 'Dimentsioak by Nintedo 3DS' erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-08-25 15:25   Kulturea

Bideo-kontsola bategaz, Nintendo 3DS bategaz hartutako hiru dimensinoko lehenengo argazki erakusketa profesionala da Dimentsioak by Nintedo 3DS eta gaur zabaldu ditu ateak Bilboko Alondigan. Irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Kulturen Atarian.

'Artea ikasbide' erakusketa ikusteko azken egunak

Bizkaie! 2011-08-25 12:29   Kulturea

Artea ikasbide abuztuaren 28an zarratu eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa didaktiko bat zabalduko dau: Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz. Horretan artista horren sortze prozesua aztertuko da

AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz

Bizkaie! 2011-08-18 12:32   Kulturea

Aurtengo Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaok antzerkirik freskoena berreskuratuko dau, izan be, zortzi lan aurkeztuko ditu; lan guztien arteko lotunea umorea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nestor Basterretxearen obra zabala ikusgai dago Boinas La Encartada museoan

Bizkaie! 2011-08-12 15:19   Kulturea

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistearen lanen aukeraketea ikusgai ipini dabe Boinas La Encartada museoan, Identitate artistikoak izenburupean. Eskulturak, marrazkiak, pinturak eta ikus-entzunezko materiala jaso dabe Balmasedako museoan. Artista bermeotarraren ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko aukera ederra da hau erakusketea.