Mirian Isasiren 'Duerman con las ventanas abiertas' lana ikusgai, Deustuko zubian
2012-07-20 11:23 KultureaMirian Isasi EHUko ikasleak Duerman con las ventanas abiertas lana ipini barri dau Deustuko zubiko etxolan, Bilbon. Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea da. Abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai.
Gunilla Klinberg suediarraren 'A Sign in the Space' instalazinoa inaugurau dabe Laga hondartzan
2012-07-19 16:43 KultureaGunilla Klinbergek tokian bertan azaldu ditu bere ekarpenaren ezaugarriak. Bere esanetan, Laga hondartzan marea bajatuten danean, kamioi-pneumatikoakaz egindako izarren txantiloi grafiko bat grabauko da hondarretan. Marea igoten danean, marrazkia desagertu egingo da apurka-apurka.
Portugaleteko Elai Alai-ren 50. urteurrenean dator Nazinoarteko 38. Foklore Jaialdia
2012-07-19 15:55 KultureaAurtengo parte-hartzaileak Mexikoko Colima Unibersidadeko Balleta, Donostiako Argia Dantza Taldea, Omsk-eko Dantza eta Kantu Konpainia, Kurdistaneko Sign Art, venezuelako Guanaguare Dantza Taldea eta Argentinako Gran Ballet dira Elai Alai taldeagaz batera.
'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da' ikuskizuna zapatuan estreinauko dabe, Amaiurren
2012-07-18 12:50 KultureaZapatuan estreinauko dabe Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizuna, Amaiurren bertan. Garagarrilaren 20ko emonaldiaren ostean, Maulen eszenerauko dabe, abuztuaren 10ean eta 11n. Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, 150 lagunek Nafarroako historia eta konkistea azalduko ditue.
'Ameriketan eüskaldünak, José Mendiague' pastorala garagarrilaren 29an estreinauko dabe Arrokiagan
2012-07-17 15:29 KultureaArrokiaga herriak prest dauka daborduko Ameriketan eüskaldünak. José Mendiague pastorala. Emonaldi bi egingo ditue, bata garagarrilaren 29an, eta bestea, abuztuaren 5ean. Hego Ameriketara joandako Jose Mendiague (1845-1937) kantagile eta bertsolariaren bizitzea osotu dau Jean Bordaxar kantariak.
Pasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren 'Hamar' lana aurkeztu dau
2012-07-17 14:28 KultureaPasazaite argitaletxe barriak Andrej Longoren Hamar lanagaz ekin deutso bideari. Camorra mafia taldearen ganeko hamar ipuinek osotzen dabe liburua. Narratibazko lanak eta euskerara itzuliak argitaratuko ditu Pasazaitek, Ion Olanok liburuaren aurkezpenean adierazo ebanez.
'Euskal kartelak 1902-1971' erakusketea edegi dau Gernikako Euskal Herria Museoak
2012-07-16 11:29 KultureaGernika-Lumoko Euskal Herria Museoak 47 lan batu ditu edegi barri dauen Euskal kartelak 1902-1971 erakusketan. Hain zuzen be, miesa ganeko orio-pintura bi, gouache edo akuarela ilun bat bat eta 44 litografia izango dira ikusgai 2013ko urtarrilaren 13ra arte.
Bermeoko Ormaza lantegia arte garaikideko erakustoki bihurtuko da hilaren 27tik aurrera
2012-07-13 15:04 KultureaUrdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua aurkeztu dabe Bilbon. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen daben lana garagarrilaren 27tik zemendiaren 23ra arte egongo da ikusgai Bermeoko Ormaza konserben fabrika zaharrean.
'Ertibil-Bizkaia 2012' erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde aretora heldu da
2012-07-12 15:24 KultureaErtibil-Bizkaia arte plastikoen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde aretora ailegau da, eta bertan egongo da irailaren 2ra arte. 29. edizino honetako irabazle Sra. Polaroiska, Jon Macareno eta Mikeldi Pérez artistek aurkeztu dabe erakusketea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarriagaz batera.
XXX. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketara lanak bialtzeko epea edegi dabe
2012-07-11 18:02 KultureaGabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen XXX. edizinoaren deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. 10.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan. Uriko literatur sariketa zaharrena da.
'Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak' erakusketea edegi dabe Bilboko Euskal Museoan
2012-07-11 12:01 KultureaBilboko Euskal Museoak eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailak Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak aldi baterako erakusketea aurkeztu dabe. Iñaki Irigoien eta Jon Gaminde arduratu dira dokumentazino historikoaz. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Ibaizabal argitaletxe bizkaitarrak 'Irakurriz bizi!' udako kanpainea martxan ipini dau
2012-07-10 17:38 KultureaIbaizabal argitaletxeak Irakurriz bizi! kanpainea ipini barri dau martxan, udan gazteen eta euren senideen artean irakurketea sustatzeko asmoz. Nobedadeen artean Sagu familia udan 'pop-up' itxurako ipuina dago.
Antonio Mororen 'Valoisko Isabelen erretratua', Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai zemendira arte
2012-07-10 15:53 KultureaValoisko Isabel erretratua lana izango da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidadua zemendiaren 7ra arte. Eretratuaren bersino bi dagoz ikusgai museoko 7. aretoan, bata jatorrizkoa, Antonio Morok pintetakoa, eta bestea, haren ikasle Alonso Sánchez Coellorena.
Lekeitioko 23. kale Antzerki jaialdia sano arrakastatsua izan da
2012-07-10 14:37 KultureaDanetara, 30.000 ikuslek hartu dau parte jaialdian, eguraldia lagun. Kale-antzerkia edo kale-arteak bidaia dira. Arte eremu ikusgarri eta hunkigarrietan egiten dan bidaia. Aurrera jarraitzen dogu.
David Espinosaren 'Mi gran obra' lanaren eregite prozesua ikusgai, BilbaoEszenan
2012-07-09 15:33 KultureaDavid Espinosa artista katalanaren diziplina anitzeko Mi gran obra proiektu barritzailearen eraikuntza prozesua ikusteko aukerea izango da asteon, BilbaoEszenan.
Euskal jantza alardeak garagarrilean, Bilboko Arriaga plazan
2012-07-06 15:38 KultureaGaragarrilaren 8an, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak alardea egingo dau Arriagako plazan. Ostean, beste hiru janzta emonaldi izango dira bertan, garagarrilaren 14, 21 eta 28an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Dantza plazetan ekimenaren barruan dago egitaraua.
'Poesia hutsa edo azukreagaz?' lemapean, badatoz aurtengo Eako Poesia Egunak
2012-07-05 15:46 KultureaPoesia hutsa edo aukreagaz? Poesia beste barik, ala hoba beste osogai batzuekaz? Hori da aurtengo Eako Poesia Egunek plazaratutako gogoetea. Garagarrilaren 13tik 15era bitartean egingo ditue Poesia Egunak Ean, Bedaron eta Natxituan. Aurten be, egitarau bete-betea atondu dabe.
Aitor Zulueta bermeotarrak 'La Hermandad del Atlántico' bere lehenego nobelea aurkeztu dau
2012-07-04 15:29 KultureaEneco de Baigorri gazte bermeotarraren itsas abentura zirraragarria jaso dau Aitor Zuluetak La Hermandad del Atlántico (Ttarttalo) nobelan. Bere lehenengo eleberrian XI. mendera egin dau salto, orduko itsasgizon bikingo eta frankoen artera.
Eskena eta Faeteda Arte Eszenikoen BEZaren igoerearen kontra
2012-07-03 18:50 KultureaKrisiaren eraginaren ondorioz, atzerakada nabarmena egin dau antzerkiaren konsumoak eta egoera horrek eragin zuzena dauka ikusleen kopuruari zein sarreren salmenta prezioari jagokonez eta, jakina, baita produkzino eszenikoaren bideragarritasun ekonomikoan be.
Lekeitioko 23. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hemen da
2012-07-02 15:54 KultureaAtzera be, kale eszenatoki eta herritarrak protagonista bihurtuko ditu Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiak. Garagarrilaren 6tik 8ra bitartean, bertoko eta kanpoko lanak ikusteko aukerea izango da Lekeition. Hortzmuga konpainiaren Libertia lanak abiatuko dau egitaraua, plazan, bariku arrastian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...