'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarriak' liburua webgunean ipini dau Euskaltzaindiak
2015-05-12 11:45 KultureaJean-Baptiste Coyosek atondutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bildumea eskaintzen dau.
Jean-Baptiste Coyosek atondutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bildumea eskaintzen dau.
Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzi dau berbaurrea, eta hauxe dino bertan: munduko bi gerla handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zan 'Gure Herria' aldizkarian, istorio eta ipuinak sotilki kontatuz. Halanda ze, Coyosek belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berbizten ditu, ez edozein krakakoak: 'istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri' batzuk barriz argitaratzea hautatu dau. Hogeita hamar testu aukeratu ditu Coyosek: narrazinoak, ipuinak, alegiak eta sailkatzeko errazak ez dirana.
Liburua Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumearen 22. zenbakia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!