Juanra Madariagak Sisha Pangma igoten bizi izandakoak 'eSPedizioa. Mendi ororen pisua' liburuan jaso ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-05-13 15:54   Kulturea

Sisha Pangma 8.027 metro dituan mendiaren tontorrera igon eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburuaren azkenengo kapitulua irakurri eban Juanra Madariaga idazle eta mendizaleak 2011ko maiatzean. Behe kanpalekuan idatzitakoak batu ditu eSPedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta) liburuan, mendiaren inguruko gogoetak, alpinista handien ganeko kontuak, edur artean desagertutako lagunak, bakardadea eta beste hamaika kontu.

Sisha Pangma 8.027 metro dituan mendiaren tontorrera igon eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburuaren azkenengo kapitulua irakurri eban Juanra Madariaga idazle eta mendizaleak 2011ko maiatzean. Behe kanpalekuan idatzitakoak batu ditu eSPedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta) liburuan, mendiaren inguruko gogoetak, alpinista handien ganeko kontuak, edur artean desagertutako lagunak, bakardadea eta beste hamaika kontu.

George Malloryyk Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera eroan eban Everestera, 1924an; eta, Fritz Luchsingerrek, Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak, 1983ean. Juanra Madariagak be 2011ko espedizinoa atontzen ebilela, ze liburu eroan erabagi behar eban, eta Elorriagarena aukeratu eban.

Bidaia liburuak gustau ez arren, Juanra Madariagaren liburuak lehenengo irakurraldian harrapatu ebala onartu dau Mikel Soto Txalapartako editoreak. Mendizaletasunaren atzean benetan zer dagoan erakusten dau lan honek, ze gogorra dan. Eta ganera mendizaleek literatureagaz daukien harremana erakutsi deust, ganeratu dau.

Unai Elorriaga SPrako tranbia liburuaren egilea be aurkezpenean izan da. Madariaga bueltan zala jakin eban bere liburua SPko, Sisha Pangmako, puntan izan zala. Ames moduko bat izan zan. Nik oso modu teorikoan egin neban gauza bat, nik mendiaz asko jakin barik, mendi horretako tontorrera heldu zan. Emozionauta nengoen, gogoratu dau. Madariaga poetea dala igarri egiten da, Elorriagaren ustez. Badagoz perla batzuk testuan, ikusten da Juanra poetea dala, esan dau.

Hasiera-hasieratik euki eban proiektua buruan Madariagak, halanda ze, liburuaz gan, argazki makinea be eroan eban, eta tranbia txiki bat be bai, irudi batzuk grabetako. Beheko kanpalekuan idatzitako gogoetek osotzen dabe liburua, hango bakardadean sentidutakoak. Mendia desmitifikau gura izan dau, han kristorenak pasetan doguz. Bueltan, etxean zala, idatzitakoak harriduraz irakurri izan ditu. Batzutan ez dot gogoratzen noiz idatzi dodazan be ez, edo zergaitik. Han idatzitakoari errespetua handia deutsot, bere balorea dauka, horregaitik gauza giotxi aldatu dodaz, azaldu dau egileak.

Etxean edo 6.800 metrora dagoan kanpalekuan sano desbardin idazten da, idatzitakoak beste pisu eta neurri bat dauka. Etxean edo 6.800 metrora dagoan kanpalekuak sano desbardin idazten da, idatzitakoak beste pisu eta neurri bat dauka. Asko sufriduten da mendian, egoera benetan gogorrak bizi izan ditu Madariagak. Egoera gailendu egiten jatzu batzutan, han goian bizitzea ezin da kontrolatu, eta bizitzan itxiko deutsun arrastoa be ez, adierazo dau.

Eguenean liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko dau Unai Elorriaga idazleagaz eta Juanjo San Sebastian mendizaleagaz batera, Bilboko Bidebarrietan, 19:00etan.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu