Joxemari Iturraldek 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' nobelea argitaratu dau
2015-05-11 15:04 KultureaHogeita bost emakumeren gorabeheren bitartez, hiru gizon ospetsuren istorioak idatzi ditu Joxemari Iturraldek. Hain zuzen be, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak eta Ladis Goiti medikua dira gizonok. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Pamiela) idazle tolosarraren bederatzigarren eleberria da.
Hogeita bost emakumeren gorabeheren bitartez, hiru gizon ospetsuren istorioak idatzi ditu Joxemari Iturraldek. Hain zuzen be, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak eta Ladis Goiti medikua dira gizonok. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Pamiela) idazle tolosarraren bederatzigarren eleberria da.
Liburuan jasotako istorioetako batzuk benetan jazotakoak dira, eta beste batzuk fikzinozkoak dira. Traizinoz beteta dago liburua, traizino txikiak eta handiak. Alde batetik, Uzkudun eta Gaztañagaren arteko traizinoa da; bestetik, Uzkudun eta Goitiren arteko; eta horrezaz gan, emakumeen eta hiru gizonen artekoak.
Hainbat urte emon ditu Iturraldek boxeolari biei buruzko informazinoa batzen, eta azkenengo hiru urteetan, ganera, ikerketa sakona egin dau. Lehen iturriko informazino ugari dauka batuta. Uzkudun eta Gaztañaga lagu handiak izan ziran, harik eta 36ko gerrea hasi arte. Uzkudunen alde iluna agiri da liburuan; hasieran apolitikoa ei zan, gero errepublikazalea, eta amaieran, frankistea. Euskal Herri bi erakusten ditu egileak nobelan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!