X. Kaldearten 31 konpainiak 46 emonaldi eskainiko ditue Gasteizko kaleetan

Bizkaie! 2015-05-11 13:43   Kulturea

Hamar urteko ibilbidean, KaldeArtek burua erakustea lortu dau estaduko jaialdi eta erakustaldi garrantzitsuenen artean. Danetara, 10 urteotan 275 konpainiak jardun dabe Gasteizen, eta 511 emonaldi eskaini ditue. 

Gasteizko Udalak Kaldearteren X. edizinoa aurkeztu barri dau. Ohikoa dan legez, Gasteizko kaleetan eskainiko ditue antzezlanak, bagilaren 12, 13 eta 14an. Jaialdia sendotuz joan da eta estaduko onenen artean kokatu da; aurten 31 konpainiak 46 emonaldi eskainiko ditue. Horreetako sei KaldeArteren laguntzinoagaz produzidu dira, eta erabateko estreinaldia izango dira kalean. Les Commandos Percu eta Deabru Beltzak taldeen piroteknia eta perkusino ikuskizun batek emongo deutso hasierea egitarauari, bagilaren 12an, barikuan.

Gure ezaugarriei eutsi nahi deutsegu, hau da, bertako kaleko sorkuntzeari laguntzea eta nazinoarteko ikuskizunak ekartea, izan be, nahasketa hori da Kaldearteren esentzia, nabarmendu dau Kultur Plangintzearen eta Jaien zinegotzi Iñaki García Calvok.

Aurten be, uriko erdialdeko kaleak eta plazak antzerki, musika, jantza, zirku, akrobazia, umore era ikusizko ezustekoz beteko dira; kaleak emoten dauen konplizidadeak eta publikoagazko hurrekotasunak batzen ditu horreek guztiak. Hamar urteko ibilbidean, KaldeArtek burua erakustea lortu dau estaduko jaialdi eta erakustaldi garrantzitsuenen artean. Danetara, 275 konpainiak jardun dabe Gasteizen, eta 511 emonaldi eskaini ditue.


KaldeArte 2015eko egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu