Markos Zapiainek 'Saizarbitoria eta iragana' saiakerea kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-15 12:05   Kulturea

Ramon Saizarbitoria idazleak bere liburuetan sortutako personaiak jorratu ditu Markos Zapiain idazle eta filosofia irakasleak Susa argitaletxeak plazaratutako Saizarbitoria eta iragana beharrean.  Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia, bildurra zelan bizi dituen aztertu dau Zapiainek.

Ramon Saizarbitoria jeinu handi bat dala dino Zapiainek. Idazle donostiarrak nobela eta ipuinetan eregitako mundua sakon aztertu dau; heziketa kristauak eta tradizinoak izandako eragina agiri da lanean, eta pesimismo antropologikoa deitzen dauena be bai. Saizarbitoriaren gizon protagonistak neurotikoak dira, jelosia maitasunaren ganetik dago, eta poderea be bai. Infidelidadearen osteko mendeku egarria sarritan agiri da Saizarbitoriaren lanetan. Horren ganeko gogetea atondu dau Zapiainek.

Lehenaldiak beti-beti dauka garrantzi handia Saizarbitoriaren liburuetan, eta behin eta barriz bueltetan da orainaldiaren kalterako. Protagonista ez dira personaiek, bigarren mailakoek, lortzen dabe iraganetik iges egitea. Martutene nobelako Lynn personaiak, berbarako, iragana beste modu batera kudeatzen dauela nabarmendu eban aurkezpenean.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu