Euskaltzaindia Monumenta Linguae Vasconum II. Jardunaldietan
2015-05-12 14:19 KultureaMaiatzaren 13, 14 eta 15ean, Monumenta Linguae Vasconum II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean. Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen dauen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak.
Maiatzaren 13, 14 eta 15ean,Monumenta Linguae Vasconum II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean eta Euskaltzaindiak be parte hartuko dau; Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendaria izango da Akademiaren ordezkaria eta hilaren 14an egingo dau berba, Azkue Biblioteka eta Artxiboa, euskal filologoen erreferentziagune: artxibo-funtsak gaiaren inguruan.
Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen dauen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak. Interesa daben guztiei edegita dagoz.
Lakarra bera izango da hizlarietako bat eta, beragaz batera, beste euskaltzain batzuek be parte hartuko dabe: Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak eta Ricardo Gómez, Gidor Bilbao, Josu K. Bijuesca eta Iñaki Camino euskaltzain urgazleek. Julen Manterola Euskal Hiztegi Etimologikoa eta Ane Loidi Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoetako teknikariak be hizlari izango dira jardunaldiotan.
Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!