Ume literaturako hiru liburu aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-05-13 15:00   Kulturea

Xaguxar bildumako hiru nobela argitaratu ditu Elkar etxeak: Bihotzak dun-dun, Miren Agur Meabe eta Enrique Morenterena; Errotondan bueltaka, Leire Bilbao eta Eider Eibarrena; eta, Hau ez da zoo bat!, Alaine Agirre eta Iratxe Lopez de Muniainena. Lehenengo biak hamar urtetik gorako irakurleentzat dira, eta higurrena, zortzi urtekoentzat.

Xaguxar bildumako hiru nobela argitaratu ditu Elkar etxeak: Bihotzak dun-dun, Miren Agur Meabe eta Enrique Morenterena; Errotondan bueltaka, Leire Bilbao eta Eider Eibarrena; eta, Hau ez da zoo bat!, Alaine Agirre eta Iratxe Lopez de Muniainena. Lehenengo biak hamar urtetik gorako irakurleentzat dira, eta higurrena, zortzi urtekoentzat.

Lea neskatoa da Bihotzak dun-dun liburuaren protagonistea. Aita behar barik geratu da eta euren goian bizi dan Ixidro sasoiko gizona jagoten hasi da. Neskatxia eta gizon nagusiaren artean hartu-emon berezia sortzen da. Batak kaleko aire freskoa eroaten deutso, eta Ixidrok hainbat gauza erakusten deutsoz, makina bat lekutan egondakoa da eta. Kezkea, beldurra, ulertenzintasuna, inpotenzia, ilusinoa... hainbat kontu agiri dira istorioan. Urtaroen haritik protagonistak bere bizipen eta sentimenduak kontetan ditu, eta tarteka gutunak, poemak, kantak... erabilten ditu. Adiskidetasuna, heriotzea, kulturen arteko harremana, zaharren zaintzearen ardurea, jarrera ekologikoa dira lantzen dira gaietako batzuk, Meabek azaldu dauenez.

Enrique Morente marrazkilaria oso gustura ibili da lanean. Irakurlearengandik oso hur dagozan irudiak egiten ahalegindu dala adierazo dau, irudi errelistak. Marrazki koloretsuak dira, animazinoagaz loturea daukienak.

Leire Bilbaok idatzitako Errotondan bueltaka liburuak errealidadea eta fikzinoa nahasten ditu. Urko izeneko mutikoa egunero doa eskolara autobusez, betiko lez errotonda baten geratu da autobusa eta berak txiza egiteko aprobetxetan dau. Autobusak ospa egin, eta han geratzen da mutila. Irudimenez eta fantasiaz beteriko istorioa idatzi dau Bilbaok. Eider Eibarrek lehenengoz erabili ditu errotulagailuak holako ilustrazinoetarako, eta emoitzea guztiz koloretsua da. Kolore biziak gustetan jataz, baina berdeekaz ez naz oso ondo konpontzen, horregaitik lehendik eginda dagozan berdeak erabili dodaz, errotulagailukoak, azaldu dau. Prozesua oso dibertigarria izan da.

Ume literaturako Xabier Lizardi sariaren irabazlea da Alaine Agirrek idatzitako Hau ez da zoo bat!. Malenek animaliak maite ditu, baina gurasoek ez dabe gura bizi diran pisua txori, katu, txakur eta arrainez betetea. Neskatoa ekina da, baina. Liburu hau enkargu bat da, -argitu dau Agirrek- amak aspaldi egindakoa- gure etxeko animaliei buruz idaztea. Eta hori da liburu honetan egin dauena. Idazten dodanean beti daukadaz gogoan irakurleak, baina oraingoan inoiz baino gehiago izan dodaz kontutan. Idazten nenbilela barre asko egin dot, eta emozionau be egin naz. Neure umetako kontuak gogorarazo deustaz, azaldu dau egileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu