Bizkaiko museoek 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditue Museoen Nazinoarteko Egunean
2015-05-14 11:37 KultureaGizarte jasangarri baterako museoak goiburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau maiatzaren 18an. Museoak herritarrei hurreratzea da egun berezi honen helburu nagusia. Bizkaiko 34 museok hartuko dabe parte, bisita gidatuak, tailerrak, erakustaldiak, umeentzako jarduerak eta dastaketak eskainiz.
Gizarte jasangarri baterako museoak goiburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau maiatzaren 18an. Museoak herritarrei hurreratzea da egun berezi honen helburu nagusia. Bizkaiko 34 museok hartuko dabe parte, bisita gidatuak, tailerrak, erakustaldiak, umeentzako jarduerak eta dastaketak eskainiz.
Bilbo, Gallarta, Bakio, Balmaseda, Berriz, Bermeo, Durango, Elorrio, Galdames, Gernika, Getxo, Kortezubi, Leioa, Mañaria, Muskiz, Orozko, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sopuerta eta Ziortza-Bolibarreko museoek egitarau berezia eskainiko dabe egunotan. Museoetako batzuk astelehenean bertan egingo ditue ekintzak, baina beste batzuk barikutik hasiko dira egitarau bereziagaz.
Bakioko Txakolingunean, esaterako, pintxo tailerra egingo dabe, Artxandako Ostalaritza Eskolak antolatuta. Bilbon, Atxuriko Eleiz Museoan Komentuko Gozokien azokea egongo da barikutik aurrera. Bermeon, XXI. Arrain Azokeagaz batera, Arrantzaleen Museoak egun osoan dobako sarrerea eukiko dau. Muskizen, zapatuan, El Pobaleko burdinolan instalazino guztiak martxan ipiniko ditue, burdinak sutegian egindako lana ikusteko.
Guggenheim museoan maiatzaren 17an ospatuko dau nazinoarteko eguna, eta sarrerea debalde izango da. Leioan, Medikuntza eta Zientzien Historiaren Euskal Museoak maiatzaren 18an egingo dau ospakizuna, ekitaldi akademiko batean. Gero, Tuberkulosia. Ledo anbulatorioaren 100 urte erakusketa ibiltaria inaugurauko dabe.
Egitarau bete-betea dagoz, beraz, astegoien honetan. Jarduera guzti-guztiak ikusteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!