Portugaleteko Folklore Jaialdia astelehenean hasiko da

Bizkaie! 2015-07-17 15:45   Kulturea

Zeelanda Barria, Kuba, Senegal, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak egongo dira Portugaleteko 41. Folklore Jaialdian, hilaren 20tik 23ra bitartean. La Canilla pasealekuan izango dira emonaldiak eta, ganera, hilaren 25 eta 26an, Munduko Jantzen erakustaldia egongo da Carlos VII.a uribidean.

Mundu zabaleko jantza eta ohituren topaleku izango da, beste urte batez, Portugalete. Uriko kaleetan emonaldi ugari egongo dira, astelehenean hasita. Honeexek izango dira parte hartuko daben taldeak:  Krida Budaya (Indonesia), Camagua (Kuba), Kud Branko Cvetkovic (Serbia), Gna uri a te wai-o-taiki (Zeelanda Berria), Jammu Ballet (Senegal) eta  Elai Alai Euskal Jantza Taldea (Portugalete). Emonaldiak iluntzeko 21:30ean izango dira, La Canilla pasealekuan.

Era berean, garagarrilaren 25 eta 26an, musika saio bereziak programau ditue Gran Hotel Puente Colgante hotelean. Herrialde gonbidatuetako musikariak izango dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Beste alde batetik, Portugaleten egongo diran taldeek emonaldiak eskainiko ditue inguruko beste herri batzuetan be. Domeka honetan hasita, Ermua, Errenteria, Durango, Berriz eta Getxo bisitauko ditue jantzariek, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu