Ibai Leon artistearen erakusketea egongo da Bilboko Rekalde aretoan irailera arte, Barriek programearen barruan

Bizkaie! 2015-07-22 15:29   Kulturea

Bilboko Rekalde Aretoak Ibai Leon artista bermeotarraren erakusketea dakar oraingoan. Kabinete Abstraktuan, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da, Barriek 2015 programearen barruan. Programa horren bidez, ezagutzera emoten dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako emoten dituan bekak jaso dituen artista gazteen lanak.

Paisajea da Ibai Leonen lanen gai nagusia. Artistak hainbat lekutatik hartutako zatiak batzen ditu, eta ilustrazino digitalak  pintureagaz eta bolumenean dagozan formakaz konbinetan ditu. Paisajea atxakia da edo atxakia paisajea da. Irudiak agertzen dira esperientzia jazoten dan lekuan, eta harreman gunea sortzen da aurkeztu nahi danaren eta topetan danaren artean. Holan, lanaren egitura funtzionala gailu bihurtzen da, edo markoa, eta eginkizuna galtzen dau itxurearen mesedetan, azaldu du Leonek. 

Artisetak dinoanez, bere obra proiektu edegia da, eskultuearen eta ilustrazinoaren arteko bidean. Beti agertzen dira egurra, pintura akrilikoa eta material sintetikoak. Ibai Leonen esanetan, pieza bakotxak aitatzen ditu inon ez dagozan lekuak, eta paisaje bakotxak postal bat birsortu nahi dau, alde egiteko nahia pop tonuan etenda

Aurten egin diran aurreko erakusketetan, Erika Edek, Laurita Silesek, Ion Macarenok eta Juana García-Pozuelok erakutsi ditue euren lanak Rekalde Aretoko erakusleihoan. Ibai Leonen erakusketea irailaren 20ra arte egongo da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu