Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan
2012-02-21 14:48 KultureaPraxitelesen Afrodita knidiarra izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, eguen honetan, zezeilaren 23an.
Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe Bilbon, garagarrilean
2012-02-21 13:53 KultureaBilboko Unibersidade Antzerki eta Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe aurten, garagarrilaren 10etik 15era, Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskoleak eta Egile Fundazinoak antolatuko ditue topaketak. Izena emoten daben taldeen artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, zuzenean parte hartzeko.
Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an abiatuko dira
2012-02-16 16:21 KultureaEibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an hasi, eta martiaren 31era bitartean egingo ditue. Urtero lez, giza-irudien erakustaldiak hasiko dau egitaraua Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hasierako ekitaldia, ostera, hilaren 22an egingo dabe, Coliseo antzokian, Juan Carlos Rubio antzerkigilearen berbaldiagaz.
Jon Gerediaga idazle bilbotarrak 'Zentauro-hankak' poema liburua kaleratu dau
2012-02-16 12:41 KultureaJon Gerediaga idazle bilbotarrak Zentauro-hankak poema liburua argitaratu barri dau Pamiela etxeagaz. Maitasunaz idatzi dau Gerediagak; maitasun zehatza abiapuntu hartuta, amodio orokorrago batera ailegau arte. Emazteari deutson maitasuna mitifikau gura izan dau poeteak. Egilearen hirugarren poesia lana da.
Karlos Martinez bilbotarraren erakusketeak abiatuko dau 'Barriek' programea Rekalde aretoan
2012-02-14 16:58 KultureaKarlos Martinez Bordoyren I don't know what to say, you don't care anyway erakusketeak hasiko dau Barriek programea, Bilboko Rekalde aretoan. Kabinete Abstraktuak lau artistaren lanak hartuko ditu hilero, zezeilaren 14an hasi eta garagarrilaren 1era arte.
Euskal Herriko bost galeria izango dira aurten Arco arte garaikideko azokan
2012-02-14 14:54 KultureaEuskal Herriko bost galeriak hartuko dabe parte Arco arte garaikideko nazinoarteko azokan, Madrilen. Hain zuzen be Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia, Donostiako Altxerri, Iruñeko Moises Perez de Albeniz eta Gasteizeko Trayecto izango dira Arcon. Zezeilaren 15etik 19ra bitartean 29 herrialdetako 215 galeria batuko dira, eta 3.000 artista inguruak erakutsiko ditue euren lanak.
Fredi Paia eta Pedro Zabalza, IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak
2012-02-14 14:04 KultureaFredi Paiaren Hartu ez nuen deia eta Pedro Zabalzaren Ochomil lanak dira IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak. Bilboko Plaza Barriko Café Bar Bilbaok antolatzen dau sariketea, Tartean antzerki taldearen eta Artez argitaletxearen laguntzinoagaz.
Anselmo Guinearen lehenengo erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Eder Museoan
2012-02-13 14:54 KultureaBilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena.
Venus jainkosearen maitasun istorioak, Bilboko Berreginen Museoan
2012-02-10 13:35 KultureaVenus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituan ibilbide gidatua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak zezeilaren 14rako, San Balendin egunerako. Bisitea 18:00etan izango da, eta Venus edo Afrodita jainkoseak gizaki zein jainkoekaz izandako maitasun istorioen sekretuak agirian itxiko ditu.
Gizontasunaren ereduak aztertu ditu Julen Gabiria idazleak umeentzako liburu barrian
2012-02-07 14:38 KultureaGizontasun ereduen inguruko hausnarketea da, funtsean, liburua, baina ez bakarrik aitatasunagaz lotuta, gizartean oro har gizonari ezartzen jakozan egitekoez be jarduten da Julen Gabiria.
Boterori buruzko erakusketa handiena izango da Bilbon aurten
2012-02-07 11:45 KultureaBoterorenagaz batera, Anselmo Guinea eta Francisco Goya artistei buruzko erakusketak iragarri dira, eta 2013. urterako Nestor Basterretxea, Francisco Durrio eta Dario de Regoyos artistei buruzko atzera begirakoak eskainiko ditu museo bilbotarrak.
Literaturea eta hezkuntzea izango ditue berbagai Marijose Olaziregik eta Carmen Rierak Bilbon
2012-02-03 14:55 KultureaLiteraturea eta hezkuntza-planak izango ditue berbagai Marijose Olaziregi eta Carmen Riera idazleek zezeilaren 7an, Bilbon, Eztabaidak literatureagaz programearen barruan. César Coca kazetari eta irakasleak gidatuko dau solasaldia. Hitzordua Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango da, 19:30ean.
Oihenart Aforismo Lehiaketearen bigarren edizinoa antolatu dau EHUk
2012-02-03 13:44 KultureaEHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak Oihenart Aforismoen II. Lehiaketea ipini barri dau martxan. Aforismo bildumak aurkezteko azkenengo eguna abuztuaren 31 da. Euskerazko lan originalak bakarrik onartuko ditue antolatzaileek.
Wislawa Szymborska Literaturako Nobel saridun poloniarra hil da
2012-02-03 09:57 KultureaSzymborskak literatura-kritikari, zutabegile eta itzultzaile lez be egin eban lan, eta hogei bat liburu baino gehiago argitaratu zituan, poemen bildumak nabarmenduz.
XIII. Dantzaldia zirkuituak bederatzi sorkuntza barritzaile ekarriko ditu Bilbora
2012-02-02 12:39 KultureaDantzaldia 2012 jantza garaikideko zirkuitua zezeilaren 3an abiatuko da Bilboko La Fundición aretoan. Martiaren 29ra bitartean jantza pieza barritzaileak ikusteko aukerea izango da Euskalduna Jauregian, Guggenheim museoan, Alondigan, Bizkaia Aretoan, BBK Salan eta Rekalde aretoan. Aurtengoa 13. edizinoa da.
VIII. Maite maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dabe Sopelan
2012-02-01 17:10 KultureaSopelako Udalak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketea antolatu dau zortzigarren urtez. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 6an amaituko da. Eskutitzak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez, eta gaia librea da, beti be maitasuna edo maitasun ezaren inguruan.
'Txotxongiloak domekero' Bilbon
2012-02-01 14:46 KultureaBigarren urtez jarraian, Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango dituan programazino finkoa eskainiko dau, domeka guztietan, 2012ko zezeilaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emonaldietan (12:30/17:00).
'Oroimenaren topografiak', argazkilaritza garaikidearen azken hamarkadak 70 iruditan
2012-02-01 14:03 KultureaOroimenaren topografiak erakusketeak punta-puntako 34 argazkilari garaikideren 70 lanetik gora batu ditu Bilboko Alondigan. Argazkiak Ordóñez Falcón Argazkien Bilduman egindako hautaketea da. Erakusketea Tenerife Espacio de las Artes (TEA) eta Alondigearen arteko lankidetzea da.
Expodistritok, 50eko hamarkadan Otxarkoagako auzoak izan eban sorkuntzeari buruzko erakusketea ikusgai
2012-01-31 17:36 KultureaOtxarkoagako Familien Alkartearen 50. urteurrena dala eta, Bilboko auzo horren iragana eta historia berreskuratu nahi dauen erakusketa hori aurkeztu dabe, ikuspegi kritikotik, 50eko hamarkadan auzoaren sorrerea eragin eban testuinguru ekonomikoa eta soziala ez ahaztuteko helburuz. Erakusketea zezeilaren 1etik 15era ikusi ahal izango da Begoñako udaltegian, eta 16tik 29ra Castañoseko udaltegian.
'Gatazka Nafarroako euskal literaturan' liburuan egile nafarren ikuspegiak indarkeriaren tratamendua zelan baldintzatzen dauen aztertu dabe
2012-01-31 11:35 KultureaAingeru Epaltza, Jokin Muñoz, Juanjo Olasagarre, Castillo Suarez, Xabier Silveira edo Jesús Goñik, besteak beste, gatazkearen inguruan, zer ikuspegi, zer jarrera hartzen edo zer eretxi daben aztertu eta argitu dau Barandiaranek 200 orrialdetan zehar.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...