Galtzagorri alkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo ditue urrian

Bizkaie! 2015-10-02 12:31   Kulturea

Galtzagorri alkartea 1990ean sortu zan, umeen artean irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazte literaturea bultzatzeko. Mende laurenaren atxakian, urte guztian ekitaldi piloa egiten dabil Galtzagorri, baina urteurren zehatza urriaren 24an danez, hile honetarako gorde ditue ospakizun nagusiak. Ipuin kontalarien maratoia, 'Ilustrazioen enkante dramatizatua' eta Umeen liburuen jaia egingo ditue.

Ipuin kontalarien maratoia urriaren 17an egingo dau Galtzagorrik, Donostiako San Telmo museoan. Goizetik iluntzera arte, ipun-kontalariak jo eta su ibiliko dira, bertaratzen diran umeei kontu harrigarri eta istorio hunkigarriak kontetan. Oihana Etxegibel, Pello Añorga, Joxemari Carrere eta beste asko konbidau ditue. Doban sartu ahal izango da, baina leku kopurua mugatua izango danez, komenidu da saio bakotxa baino minutu batzuk lehenago sartzea. Programa osoa, hemen.

Urriaren 25ean, jai bikotxa egongo da. Batetik, Donostiako Arteko galerian, 'Ilustrazioen enkante dramatizatua' dalakoa egingo da. Metrokoadroka sormen laborategiko kideen eskutik datorren ekimen horretan, artista ezagunen ilustrazinoak enkantera atarako ditue, helburu solidarioagaz. Egitaraua, hauxe.

Bestetik, San Telmo museoak, Galtzagorri alkartearen 25. urteguneko jaia hartuko dau 25ean bertan. Tarta eta guzti preparauko dabe. Horra be doban sartu ahal izango da, baina lekua ziurtatze aldera, komenidu da aurretiaz izena emotea (galtzagorri@galtzagorri.org). Ganera, jaian parte hartzen daben guztiek ume eta gazte literaturako liburu bana eroan beharko dabe, ganerako parte-hartzaileakaz alkarbanatzeko.

Ospakizun nagusiak urrian izango diran arren, Galtzagorrik urte guztia daroa 25. urteurrena gogoratzen. Lehenengo, Elena Odriozolak pajaritaz jantzi eban alkartearen logoa. Gero, Maria Goikoak Batbirulau proiektuaren app-a sortu eben. Oraintsu, 'Behinola' agerkariaren ale monografikoa argitaratu dabe. Egitarau erakargarria preparau nahi izan dogu, danok alkarregaz mende lauren hau ospatzeko, adierazo dabe Galtzagorrikoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu