Cafe Bar Bilbao teatro laburrerako gidoi lehiaketea martxan ipini dabe

Bizkaie! 2015-10-02 14:33   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko atalak eukiko ditu lehiaketearen 13. edizino honek. Tamainu txikiko antzezlan laburretarako gidoiak aurkeztu ahal izango dira. Abenduaren 31ra arte entregau leitekez proposamenak Bilboko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean Teatrok lagunduta, antolatutako lehiaketara.

Euskerazko eta gaztelaniazko atalak eukiko ditu lehiaketearen 13. edizino honek. Tamainu txikiko antzezlan laburretarako gidoiak aurkeztu ahal izango dira. Abenduaren 31ra arte entregau leitekez proposamenak Bilboko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean teatrok lagunduta, antolatutako lehiaketara.

Formatu txikiko antzezlanetarako edo kafe-teatro erako obretarako gidoiak aurkeztu leitekez Cafe Bar Bilbao lehiaketara. Horrek esan nahi dau, alderdi tekniko eta artistikotik baliabide gitxigaz egin leitekezan piezak izango dirala eta banaketa errazekoak. 30 minutu inguruko antzezlanak izango dira, gitxi gorabehera.

Gidoiak, originalak, aurretik antzeztu bakoak, argitaratu bakoak eta ezein lehiaketatan saritu bakoak izan beharko dira. Beste gidoi baten itzulpen eta moldaketak ez ditue onartuko. Emailez bialdu behar dira gidoiak Cafe Bar Bilbaoren helbidera (info@bilbao-cafebar.com). Oinarriak hemen.

Teatro laburren gidoi lehiaketan kategoria bi egongo dira, gaztelaniazkoa eta euskerazkoa hain zuzen. Gaztelaniazko gidoien atalean parte hartzen dabenak derrigorrez Hego Euskal Herriko autoreak izan beharko dirala zehaztu dau antolakuntzeak. 1.200 euroko saria egongo da kategoria bakotxean.

Cafe Bar Bilbaoko arduradunek dinoe, epaimahaiak lanaren kalidade teatral eta literarioa kontuan hartuko dauela, irabazleak nortzuk diran ebazteko orduan. Formatu txikian emoteko gidoiak eskaintzen dauen aukerea be neurtuko dabe. Igaz, Idoia Garces Aldazabalek irabazi eban saria, Buruaz norbere egin lanagaz. Gaztelaniazko saria Teresa Caloren La plancha o la vida gidoiak lortu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu