Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:34   Kulturea

Dagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.

Zientzia-fikzinozko lanik onenak saritu nahi ditue Alberto Magno lehiaketearen bidez. Horretarako, 2.000 euroko lehenengo saria eta 1.500eko bigarrena emongo ditu EHUk. Partehartzaileek urriaren 19ra arteko epea daukie euren istorioak bialtzeko. 15.000 eta 25.000 berba bitarteko testuak izan beharko dira.

Kopiak eskura emon leitekez EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultadean edo, bestela, postaz bialdu bertako dekanotzara. Fakultadearen urte amaierako jaian, abenduaren 18an, emongo da irabazleen barri.

Informazino gehiago:

http://www.ehu.eus/eu/web/ztf-fct/certamen-literario-alberto-magno

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu