Eduardo Gruber artistearen 'Utopia' erakusketea zabalduko dau Bilboko Rekalde Aretoak
2015-07-16 14:11 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Rekalde Aretoak Utopia izenburuko erakusketea antolatu dau, garagarrilaren 16tik urriaren 13ra arte ikusgai egongo dana. Gaur egungo artistarik garrantzitsuenetako bat dan Eduardo Gruber Gamechogoicoecheak egindako formatu handiko marrazkiek osotzen dabe erakusketa hau.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Rekalde Aretoak Utopia izenburuko erakusketea antolatu dau, garagarrilaren 16tik urriaren 13ra arte ikusgai egongo dana. Gaur egungo artistarik garrantzitsuenetako bat dan Eduardo Gruber Gamechogoicoecheak egindako formatu handiko marrazkiek osotzen dabe erakusketa hau.
Proposamen honek ahalegina egiten dau artisteak utopiaren bila eta denporearen kontra lan eginez espiral moduan eregiten dauen kontzeptu personalaren garrantzia erakusteko. Hain zuzen, erakusketearen izena Utopia da eta marrazkia manifestu personal lez ikusten dau artisteak.
Erakusketea formatu handiko eta egikera konplexuko marrazkien aukera-sorta bat da, hainbat sailetako lanak, azken hiru hamarkadetan eginak. Horrezaz gan, marrazkien multzo zabal eta aldakor bat dau ikusgai, izaera intimokoa eta betearazpen arinekoa, hain zuzen, Cuadernos de viaje izenekoa (1988-2004), baliabide ugariz egindakoa.
Artisteak ez dau ordena kronologikorik ez serialik jarraitu erakusketa hau montetako. Marrazkien antolaerearen bidez, itxurazko desordena iradoki nahi dau ibilaldian. Era berean, Gruberek onartzen dau zehetasunak edo gogoetak jasoten dituala gainazalen ganean, eta pentsamendu horreek behin eta barriro etorten jakozala burura obrea egiteko prozesuan buru-belarri dabilenean, marrazkia bazterrik eta mugarik bako espazio bilakatzen doala jaubetuta.
Erakusketea Madrilgo Alcobendasko Arte Zentroan egon zan ikusgai lehenago. Orain, Bilbon, hainbat marrazki-sail batu dira, eta obra barri batzuk dituen oraintsuko Acuarios eta Boxeo sailak be bai.
Eduardo Gruber Gamechogoicoechea
Santanderren jaioa 1949. urtean, Eduardo Gruber bere belaunaldiko artistarik nabarmenetako bat da, eta uniberso emozional, mental eta hausnartzaile emonkorra landu dau bere ibilbidean barrena, marrazkia, pinturea, grabadua, akuafortea eta eskulturea abiaburutzat hartuta. Haren obrea etenbako bilakaeran dago, bide askotatik ibili baita: figurazino eta hiperrealismotik, abstrakzino eta informalismotik, eta sartu-urtenak egin ditu musikan, eszenografian, arkitekturan, idazketan eta argazkigintzan.
Santanderren injinerutzako ikasketak hasi zituan eta Madrilgo San Fernando Eskolan Arte Ederrak ikasi zituan. Sariak be irabazi ditu: Luis Morales Nazinoarteko Marrazketa Saria (1974), Blanco y Negro IV. Saria (1976) eta Ciudad de Oviedo Eszenografiako Sari Nazionala (1993).
Ondoko galerietan jarri ditu bere lanak ikusgai: Madrilgo Aele eta Evelyn Botella galeriak, Santanderreko Siboney eta Bilboko Lumbreras, eta, Europari jagokonez, Amsterdameko Hagako Artline galeria. Horrezaz gan, sarri hartu dau parte ARCO, Parisko FIAC eta Koloniako BASEL azoketan.
Bestalde, ondoko lekuetan jarritako erakusketa personalak nabarmendu behar dira: haren jaioterriko MAS Arte Ederren Museoa (1979, 1980, 1982,1999), Botín Fundazinoa (1985), Palacete del Embarcadero (1990, 1995, 2005), Oviedoko Asturiasko Arte Ederren Museoa (1985), Burgosko CAB (2013) eta, azkena, Alcobendasko Arte Zentroa (2014).
Rekalde Aretoa martitzenetik zapatura goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:30era zabalik egongo da. Domeka eta jaiegunetan goizean baino ez da egongo zabalik, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan zarratuta dago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!