Errusia eta Hego Afrikako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian, hilaren 24ra arte

Bizkaie! 2015-07-21 12:48   Kulturea

Andra Mari jantza taldeak, Galdakaoko Udalagaz batera, antolatzen dau urtero Folklore Bizian. Gaurtik hilaren 24ra arte, bertoko eta mundu zabaleko jantzak eta ohiturak eroango ditue herriko kaleetara. Hego Afrikako eta Errusiako talde bana konbidau ditue aurtengo edizinora.

Gaur eta bihar, Galdakaoko Kurtzea pilotalekuan, emonaldi bateratua eskainiko dabe Andra Marik eta talde konbidauek, 20:30ean. Hilaren 24an, barikua, Unkinako kiroldegian errepetiduko dabe ikuskizuna, ordu berean. Ganera, egunotan, Galdakaoko kaleak alaituko ditue folklore Bizian jaialdiko partaideek.

Hego Afrikatik dator 'Soweto Thabisong Dance Company' taldea, aurtengo partehartzaileetako bat. Sowetoren erdi-erdian kokatutako kultur zentro baten sortutako taldea da. Zulu herriaren iragana aztertu eta euren arbasoen tradizino, kanta eta jantzak zabaltzen ditue.

'Les aurores de printemps', ostera, Errusiako Voronezh uritik dator. Uriaren nortasuna erakusten dauen ballet bereziaren zabaltzaile da 1958an sortutako taldea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu