Arrakastea euki dau eLiburutegiak Bilbon eta Donostian, 1.500 mailegugaz
2015-08-24 15:10 KultureaGaragarrilaren 23an ipini eben martxan Bilbon eta Donostian Eusko Jaurlaritzearen eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala. Hilebete pasautxuan, liburu digitalen mila mailegu inguru egin dira Bilbon, eta Donostian beste 500 baino gehiago. Liburutegi Digitalak 7.400 liburutik gorako katalogoa dauka. Zerbitzua martxan ipini zanetik, Paulo Coelhoren Adulterio da gehien hartu dana. Euskerazkoetan, Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak da arrakastatsuena.
Garagarrilaren 23an ipini eben martxan Bilbon eta Donostian Eusko Jaurlaritzearen eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala. Hilebete pasautxuan, liburu digitalen mila mailegu inguru egin dira Bilbon, eta Donostian beste 500 baino gehiago. Liburutegi Digitalak 7.400 liburutik gorako katalogoa dauka. Zerbitzua martxan ipini zanetik, Paulo Coelhoren Adulterio da gehien hartu dana. Euskerazkoetan, Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak da arrakastatsuena.
2014ko zemendian ipini zan martxan eLiburutegia eta, harrezkero, Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan zabaltzen dabilz zerbitzua. Joan dan hilean, Bilbora eta Donostiara heldu zan liburutegi digitala eta bertako arduradunek jakitera emon dabenez, arrakastea euki dau ekimenak Bizkaia eta Gipuzkoako uriburuetan. Hilebetean 1.500 liburu hartu dira maileguan. Horreetatik ia mila Bilbon (zehatz 998) eta beste 553 Donostian. Kontuan euki behar da Bilboko liburutegi publikoen sareak erregistrautako 184.000 erabiltzaile daukazala eta Donostiakoak, 118.000. Horreek danek aukerea daukie eLiburutegia erabilteko.
Bederatzi hileko ibilbidea bete dau dagoeneko eLiburutegiak. Igazko zemendiaren 23an martxan hasi zanetik, 17.700 liburu emon dira maileguan. Titulurik arrakastatsuena Paulo Coelhoren Adulterio da, 65 bidar hartu dabe erabiltzaileek. Ondoren datoz Dolores Redondoren liburu bi (Legado en los huesos eta El guardian invisible, 55na mailegu) eta Barbara Alpuenteren El amor se me hace bola (54 mailegu). Euskerazko libururik eskatuena be 54 aldiz eskatu dabe maileguan: Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak da hori. Ladron Aranaren beraren Ahaztuen mendekua eta Karmele Jaioren Amaren eskuak be zerrenda horretako lehenengo hamarren artean dagoz.
Katalogo digitalean erabiltzaileek 7.400 liburu daukiez aukeran. Horreetatik 6.800 gaztelaniaz dira. Euskeraz 524 titulu eskaintzen dira. Frantsesezko 21, ingelesezko 18, portugesezko 14 eta katalanezko bost be badagoz. Liburuak digitalizau ahala, eskaintzea zabaltzeko asmoa daukala adierazo dau Jaurlaritzeak. 2016an 15.000 titulu eskuragai eukitea da helburua.
eLiburutegiaren webgunea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!