Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamabi antzezlan dakarz aurten
2015-08-11 13:33 KultureaAbuztuaren 12tik 16ra egingo dabe arte eszenikoen topaketa hori, Arabako Araia udalerriko Asparrena herrian. Umoreak eta antzerkiak bat egingo dabe, dagoeneko 22. ekitaldia beteko dauen jaialdian. Bertoko eta kanpoko konpainien lanak ikusi ahal izango dira, hamabi antzezlan guztira eta, ganera, behin jaialdia amaituta, Arabako beste herri batzuetan be emonaldiak egongo dira.
Abuztuaren 12tik 16ra egingo dabe arte eszenikoen topaketa hori, Arabako Araia udalerriko Asparrena herrian. Umoreak eta antzerkiak bat egingo dabe, dagoeneko 22. ekitaldia beteko dauen jaialdian. Bertoko eta kanpoko konpainien lanak ikusi ahal izango dira, hamabi antzezlan guztira eta, ganera, behin jaialdia amaituta, Arabako beste herri batzuetan be emonaldiak egongo dira.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiko egitaraua Teatro del Templek zabalduko dau eguaztenean, hilak 12. 'Dakota' lana eskainiko dau. Eguenean, 'Los huerfanitos' obrea ikusi ahal izango da, Traspasos taldearena. Emonaldi biak gabeko 22:30ean izango dira, herriko kiroldegian.
Barikuan eskaintza zabalagoa egongo da Araian, lau antzezlan ikusi ahal izango dira eta. Circortito taldearen 'Despistados' izango da lehenengoa (plazan, 13:00); ondoren, Maintomanoren 'Ekilibua' etorriko da (plazan, 20:00). Kiroldegian, ostera, Tartean konpainiaren 'Desentxufatuak' antzezlana emongo dabe 22:30ean. Amaitzeko, gaberdia pasauta, Pepa Plana eta Toti Toronellen 'Despistats' egongo da plazan.
Zapatuan, hilak 15, hiru emonaldi egongo dira: Patata Tropikalaren 'Azken eguzkilorea' (Prao, 13:30); Teatro Che y Mocheren 'El funeral' (kiroldegian, 22:30); eta Volaquibolen 'Salsa' (plazan, 00:30ean).
Domekan amaituko da jaialdia, beste hiru antzezlanegaz. Plazan, 13:30ean izango da lehenengo emonaldia, Ortzi Akostaren 'Ilusioa' hain zuzen. 20:00etan plazan bertan, Marcel Grosen 'Particular' ikusi ahal izango da. Gabeko 22:30ean, kiroldegian, Producciones Yllanak 'The Gagfather' eskeiniko dau.
Araiako hitzordua amaitu eta gero be, egongo da umorezko antzerkiagaz disfrutetako aukerea Araban. Izan be, jaialdiaren bigarren zatian, Araian ikusitako obrak beste 17 herritara eroango ditue. Tartean dagoz, besteak beste, Amurrio, Aramaio, Bastida, Laudio, Murgia, Okondo eta Zigoitia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!