'Narrazioak eta olerkiak 2014' liburua argitaratu dabe
2015-10-01 10:15 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2014 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak urtero deitzen dabe lehiaketa hau eta edizino bakotxeko, liburu barria argitaratzen dabe. Euskal eskola-umeak literaturara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurketea indartzea da sarion helburua.
2014an, ondokoak izan ziran irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak akzesita eskuratu eban.
Beste alde batetik, epaimahaikideak ondokoak izan ziran: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.
Liburuaren aurkibidea.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!