Raisa Álavaren eta Ander Sagastiberriren 'Eta Carinae' erakusketeak ateak zabalduko ditu gaur
2015-09-17 15:25 KultureaRaisa Álavaren eta Ander Sagastiberriren Eta Carinae da Bizkaiko Batzar Nagusien eta Arte Eder Fakultadearen arteko erakusketa apustu barria, hori be, erakunde biek joan dan legealdian abiatu eben lankidetza programatik sortutakoa. Programa horren bitartez, EHUko talentu gazteek uriaren erdigunean lekua izango dabe euren sorkuntza lanak erakusteko.
Raisa Álavaren eta Ander Sagastiberriren Eta Carinae da Bizkaiko Batzar Nagusien eta Arte Eder Fakultadearen arteko erakusketa apustu barria, hori be, erakunde biek joan dan legealdian abiatu eben lankidetza programatik sortutakoa. Programa horren bitartez, EHUko talentu gazteek uriaren erdigunean lekua izango dabe euren sorkuntza lanak erakusteko.
Eta Carinae erakusketearen aurkezpenean izan dira Ana Otadui, Batzar Nagusietako lehendakaria; Fito Rodríguez, komisarioa eta UPV/EHU-ko Arte Eder Fakultateko irakaslea; eta artista biak, Raisa Alava eta Ander Sagastiberri.
Proiektua 26 artelanek (14 margolan, 10 zeramika eta marrazki 2) eratzen dabe, eta irail osoan egongo da zabalik, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, astelehenetik barikura; eta zapatuetan eguerdiko 14:00ak arte. Inaugurazinoa gaur arratsaldeko 19:00retan izango da.
Alde batetik, Raisa Álavak ahalegina egiten dau bizirik egotearen poza eta mina ikusleari heldu arazoteko. Bere laminetako batzuk alegoriaz kargauta dagoz; beste batzuetan, arretea bilatzen daben eta irribarrea lapurtzen deutsuen izaki atseginak ikusten dira. Batzar Nagusietako galeria txikian atzera eta aurrera ibiliko zara, bizirik egotearen poza eta minaren atzetik. Haren marrazkietan atzemoten dogun errealidadea, eta deskubriduteak bildurra eragiten dauen errealidadea nahasten ditu. Hain uniberso aberatsak eta zehatzak adjektibo asko eta asko jaso leikez.
Ander Sagastiberrik, barriz, uri bateko bizitzan eta gaztezaroan dagozan gatazkei buruz egiten dau berba. Bere margolanek psikodeliara eroaten gaitue, misterioa, mitologia eta umorea lako ardurak ahaztu barik. Paisajeak ez dira ulertzen uria eurena bilakatzen daben, uriaren odola diran, bertan bizi eta salto egiten daben eta metropoliaren artikulazinoetatik plasmea ponpatzen daben izaki horreen maitasun, anaitasun eta gatazka barik. Margolanetan bizitea eta gaztezaroa dira ardatz, mende honetako eta hurrengo mendeetako arazoak, hain zuzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!