Manuel Lekuona Sarian botoa emoteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2015-09-07 13:42   Kulturea

Aurtengo saria eroateko lau hautagai dagoz: Rircardo Cierbide Martinena (Tafalla, 1936) hizkuntzalari eta historialaria, Ana Etxaide Itarte (Donostia, 1936) hizkuntzalari eta euskaltzalea, Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzalea eta Sarturnino Ruiz De Loizaga (Tuesta, 1939) paleografo eta Erdi Aroan aditua.

Eusko Ikaskuntzaren 2015. urteko Manuel Lekuona Sarian botoa emoteko epea irailaren 15era arte zabalik egongo da eta horretarako erakundearen webgunera jo behar da.

Jakina danez, aurtengo saria eroateko lau hautagai dagoz: Rircardo Cierbide Martinena (Tafalla, 1936) hizkuntzalari eta historialaria, Ana Etxaide Itarte (Donostia, 1936) hizkuntzalari eta euskaltzalea, Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzalea eta Sarturnino Ruiz De Loizaga (Tuesta, 1939) paleografo eta Erdi Aroan aditua.

Azken kontaketea portzentaje honeen arabera egingo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideek % 30, Euskal komunidade globalak % 10, eta erreferentziazko zazpi erakundeetako ordezkariak eta epaimahai instituzionalak % 60. Erabagia iraileko bigarren hamabostaldian jakinarazoko da.

Manuel Lekuona Saria 1983an sortu eban Eusko Ikaskuntzak, obra osoaren (opera omnia) onarpena jaso eien euskal kulturako personalidadeek, espezialidade anitzetan. Aurreko edizinotik webgune bidezko eretxia be kontuan hartzen da, eta, hori dala eta, webgunearen eta epaimahai instituzionalaren (erreferentziazko zazpi erakundeek osotua) erabagi bidez aukeratzen da irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu