Nafarroako Unibersidade Publikoak 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu, 18 Iruñeko Campusean eta 7 Tuterakoan

Bizkaie! 2015-09-04 14:17   Kulturea

Ikastaro horreetan matrikulea egiteko epea astelehenean, irailak 7, edegiko da unibersidadeko komunidadearentzat, eta irailaren 21etik aurrera unibersidadetik kanpokoentzat. Matrikulea Internet bidez egingo da Kultura Jardueren Ataleko webgunean. Unibersidadetik kanpokoek, barriz, bi campusetara joanda egingo dabe.

Nafarroako Unibersidade Publikoak 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu 2015-2016 ikasturtean. Horreetatik 18 Iruñeko Campusean egingo dira eta 7 Tuterakoan. Ikastaro horreetan matrikulea egiteko epea astelehenean, irailak 7, edegiko da unibersidadeko komunidadearentzat, eta irailaren 21etik aurrera unibersidadetik kanpokoentzat. Matrikulea Internet bidez egingo da Kultura Jardueren Ataleko webgunean. Unibersidadetik kanpokoek, barriz, bi campusetara joanda egingo dabe.

Arte plastikoakaz, musikeagaz eta arte eszenikoakaz, komunikazinoagaz, irudi eta soinuagaz eta gastronomiagaz lotutako ikastaroak eskainiko dira. Iruñean egingo diran hiru ikastaro euskeraz emongo dira.

Aurten lehenengo aldiz, Iruñeko Campusean, bi arte ikastaro eskainiko dira bi margolari nafar ezagunen eskutik: Alfonso Ascunce Izuriaga eta Fermín Alvira Palacios. Lehenengoak Arte lantegia emongo dau, eta bigarrenak Arteterapia: hizkuntza artistikoa terapia lez. Era berean, lehenego aldiz eskainiko da Visual Thinkingeko ikastaro bat. Eta, euskeraz, marka pertsonalari buruzko bi lantegi, modalidade erdipresentzialean eta aurkezpenak egiteko trebakuntza trinkoko ikastaro presentzial bat emongo dira.

Horrezaz gan, beste urte batzuetan lez emongo dira argazkigintza digitaleko ikastaroak Carlos Cánovas Ciáurrizen eskutik: Argazkigintza digitala (1. maila) eta Argazkigintza digitala (2. maila), DJ: Musikea jarteko artean hastea ikastaroa, DJ Garcynoise, eta Jentaurrean berba egitea, Irakurketa kluba, Sukaldaritza osasungarria ikastaroak eta Antzerki Taldea.

Tuterako Campusari jagokonez, ondoko ikastaroak programau ditu: Rosetta harria, Sexualidadearen antropologia: sexualidadeak eta kultura-aniztasuna, Ausar zaitez pentsetan: ahozko hizkuntzea, idatzia, matematikoa eta ikusizkoa, Bioetika. Dilema etikoak, osasuna eta gaixotasuna gaur egungo gizartean, Erdialdeko Ekialde Handia: ilusinoa eta errealidadea, Nafarroako natura eta paisaiak eta Bai gauza astuna janaria preparetea. Ardao eta garagardao dastaketea.


Lankidetzea beste erakunde batzuekaz

Unibersidadea alkarlanean dabil kulturearen esparruan beste erakunde batzuekaz, besteak beste, Nafarroako Orkestra Sinfonikoagaz (NOS). Horren erakusgarri da Topaketak NOSegaz, izeneko ikastaroa. Marcos Andrés Vierge irakasleak emoten dau, eta ikastaro horri esker orkestrearen kontzertuen aurretik egiten diran saioetara joaten dira ikasleak, eta bertan kontzertuetan joko dan musikea azaldu ostean, Baluarteko kontzertura joaten dira. Programa horri esker Orkestrako abonodunek Unibersidadeko azalpen saioetara joateko aukerea dabe.

Izena emotea dobakoa da Jentaurrean berba egitea eta Irakurketa kluba ikastaroetarako, bai eta Antzerki Talderako be. Ganerako ikastaroen prezioak 61 eurotik 137 eurora bitartekoak dira, eta ordainduko dan prezioa zehazteko kontuan hartuko da ikaslea unibersidadeko komunitateko kidea dan eta prestakuntza jarduerearen iraupena zein dan.

Ikastaroak eta kultura-jarduerak egiteagaitik kredituak emongo jakez ikasleei, eta beren espedientean jasoko dira. Gehienez be sei kreditu lortuko dira jarduera horreekaitik Graduko ikasketa-plan osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu