Arrigorriagan abiatuko da XVIII. Bosteko erakusketa ibiltaria

Bizkaie! 2015-09-09 15:02   Kulturea

Erakusketan hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai, ibilbide profesional handikoak danak: pinturan ibiliak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.

Bosteko Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen erakusketa ibiltaria da eta, aurten, Arrigorriaga, Basauri, Leioa, Zornotza eta Getxotik pasauko da.

Erakusketan hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai, ibilbide profesional handikoak danak: pinturan ibiliak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.

Lorea Bilbao Euskera eta Kultura diputaduak, Asier Albizua, Arrigorriagako alkateagaz batera, Bostekoren hamazortzigarren edizioa aurkeztu dau. Erakusketa ibiltari hau bost udaletako bost erakusketa aretoren artean koordinetan da (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Zornotza), udal horreetako kultura arduradunen lankidetzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesagaz.

Edizino honetan, erakusketarako hautatutako hiru artistak Ana Riaño, Roberto Aguirrezabala eta Iker Serrano dira.

Ana Riaño eta Iker Serrano margolariak dira. Biak dabilz pintura errealista garaikidearen eta figuratiboaren arloan, baina estilo desbardinak erabiliz. Roberto Aguirrezabalak, barriz, argazkigintzea lantzen dau, narrazino formatuan, erretratu fikzionatuaren eta paisaje eraldatuaren artean.

Kontuak kontu, aitatutako artisten lanakaz osotuko da Figurazinoa eta figurazinoak izeneko erakusketa kolektiboa. Bertan, gizakiaren figurea bere ikerketa artistikoaren ardatz lez berreskuratzeko idea aztertuko da.

Erakusketeak Arrigorriagan edegiko ditu ateak, ondoren Basaurin, Zornotzan, Leioan egongo da, eta, azkenik, Getxon.

Bosteko ekimenaren hamazortzigarren edizinoaren aurkezpenean, Lorea Bilbao diputaduak sorkuntza artistikoa babesteko beharra azpimarratu dau. Izan be, abangoardia artistikoei esker artea garatu egiten da, eta, holan, kulturea etenbarik eguneratzen da, berau izanik gizartearen bilakaerearen etenbako isla. Abangoardia artistikoak eta gazte sortzaileak dira kulturearen I+G+B eta, horrexegaitik, hain zuzen be, Aldundiaren zeregina da gure sortzaile barriak babestea, agente kultural publikoa garelako.

Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan euskal artista plastiko ospetsuen lana ezagutarazo eta zabaltzeko plataforma interesgarria da Bosteko.

1998an sortu zan eta urte honeetan guztietan zehar 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak egon dira ikusgai eta honezkero Bizkaiko testuinguru kulturalean sustraiak sakon dituan erakusketea da.


Bosteko 2015:

- Arrigorriagan, irailaren 8tik 25era.

- Basaurin, irailaren 29tik urriaren 17ra.

- Leioan, urriaren 20tik zemendiaren 8ra.

- Zornotzan, zemendiaren 10etik abenduaren 4ra.

- Getxon, abenduaren 7tik 30era.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu