Kattalin Minerrek irabazi dau XVIII. Igartza Saria

Bizkaie! 2015-09-11 11:27   Kulturea

Aurkeztu diran hamabost proiektuen artean Minerren Kafe beteak nobela proiektua aukeratu dau Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak. Sariak 6.000 euroko diru-laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Urtebeteko epea izango dau hernaniarrak lana ontzeko.

Aurkeztu diran hamabost proiektuen artean Minerren Kafe beteak nobela proiektua aukeratu dau Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak. Sariak 6.000 euroko diru-laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Urtebeteko epea izango dau hernaniarrak lana ontzeko. Gaiari jagokonez, erabagi behar eta ezinean, ez atzera ez aurrera, kateauta sentiduten dan emakume bati buruzko historia da Minerrek aurkeztu dauena.

Ipuinik ez baina poesia bai, poesia beti idatzi izan dau Minerrek eta tentaldi bati edo besteri be eutsi behar izan deutso argitaratzeko animetako orduan. Nobelearena, barriz, bestelakoa da; nobela moduan pentsetan jarri nazen lehen aldia da hau, eta beti errespetua emon izan badeust be, nahiko genero logikoa egin jat.

Orain, barriz, oso gogotsu dago Kattalin Miner, nobelea izango danaren egiturea buruan daukat honezkero, beraz hori dana bota eta horren gainean lantzeko gogoz. Ardurea be, ez dot ukatuko, sekulakoa da, baina espektatiben jokotik aldendu eta buruan neukan idea hori garatzen saiatuko naz. Bildurrik ez, aspaldi ikasi genduan ezer gitxirako balio deuskula horrek.

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak antolatzen daben idazle gazteen bekeari esker urtebeteko epea izango dau eleberria ontzeko, baina lanak aurreratuak ditu Minerrek. Urtarrilean hartu eban denpora bat idazteko, probetako, eta eroso sentidu zan eremu horretan; Pentsauta daukat nondik nora joango dan, baita amaierea be, baina gero batek daki, nabarmendu dau.

Kontuak kontu, ezustekorik ezean, 2017ko udabarrian argitaratuko dau liburu Elkar argitaletxeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu