X. Tene Mujika Bekearen deialdia egin dabe Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2015-09-02 14:31   Kulturea

Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene Mujika Bekearen hamargarren edizinoaren deialdia egin dabe, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau, sustatzaileek jakinarazo dabenez.

Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene Mujika Bekearen hamargarren edizinoaren deialdia egin dabe, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau, sustatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskal Herriaren azken 60-70 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkeztu daitekez (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak). Lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, eta aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.

Proiektuak aztertzean bi ezaugarri hartuko dira batez be kontuan: testuaren beraren kalidadea eta gaiaren interesa. Ez da fikzinorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak holan nahiko baleu. Dibulgazino lanak bezela egin leitekez ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

Parte-hartzaile bakotxak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuan: idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emondako lanak aitatuz, baita harremanetan jarteko helbide eta bestelakoak be; idatzi nahi dauen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki eretxitakoo ezaugarriak zehaztuz, besteak beste, gaia, egiturea, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzerea, estiloa; eta idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa. Proiektuak abenduaren 11ra arte bialdu daitekez artxiboa@deba.eus helbidera. Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osotutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta horreen arteko bat izentauko dau irabazle 2016ko urtarrila amaitu baino lehen. Aurkeztutako lanek behar ainako kalidaderik ez dabela eretxi ezkero, bekea emon barik itxi leikie epaimahaikoek.

Bekako diru kopuruaren erdia izentau bezain laster jasoko dau irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan, lehen erdia jasoten duenetik urtebetera, hain zuzen be.

Irabazleak izentapena jaso eta urtebeteko epea izango dau gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazoteko. Bitarte horretan, egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango baleu, epaimahaikoei jakinarazo beharko deutse aldaketearen barri eta euren onespena jaso beharko da.

Idazleak bere lana entregauko ez baleu, edo idazlan horren izaerea eta kalidadea, epaimahaikoen eretxiz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko dau jasotako dirua.

Diru-laguntzinoa jasotako idazlanaren jaubetza egilearena izango da. Edozelan be, lan horrek ezin izango dau beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez ondotik, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana, eta egile eskubideak ohiko moduan ordainduko deutsoz egilearei. Epaimahaikoek onespena emoten dabenetik sei hilebeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan, bekearen aitamena egingo da nahitaez.

Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak, Josu Martinez idatzitako liburuak 2013ko edizinoa irabazi eban, eta igazko udagoienean ikusi eban argia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu