Naukas 2015 Bilbon, zientzia eta umorea dosi txikietan

Bizkaie! 2015-09-11 11:52   Kulturea

Gaur eta bihar, irailaren 11n eta 12an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu dauen Naukas 2015 ekitaldia izango da Bilbon. Aurten, naukas.com plataformearen eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik jatorkun ekitaldiaren 5. edizinoa da eta EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango dira ekitaldiak.

Zorroztasuna eta umorea buztartuz, 60 berbaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloakazko jakinmina pizten ahaleginduko dira hizlariak. Horrezaz gan, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo jakez alkarrizketak eta, ganera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta umeentzako jarduera-programa potoloa be eskainiko dira.

Estadu osoko hizlariek hartuko dabe parte Naukas ekitaldian eta horreen artean, Euskal Herriko hainbat izango doguz, berbarako, Ignacio López Goñi Nafarroako Unibersidadeko irakaslea eta mikrobiologoa, Joaquín Sevilla Nafarroako Unibersidade Publikoko irakasle eta fisikaria, Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendaria, Manu Arregi Bergarako Aranzadi Ikastolako irakaslea eta fisikaria edota Julián Estévez injinerua eta EHUko irakaslea.

Era berean, zientziaz gozetako aukerea izango dabe umeek be Naukas Kids saioan. 6 urtetik gorako umeei zuzenduta, bariku arratsaldetik zapatu arratsaldera, 9 berbaldi didaktiko eskainiko ditue txikientzako. Entzun, galdetu eta esperimentetako aukerea izango dabe gaztetxuek, zientzia hurretik ezagututa.

Ekitaldia dobakoa da eta sarrerea librea izango da aretoa bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu