Nanoipuinen lehiaketea martxan ipini dabe Ondarroan

Bizkaie! 2015-09-14 11:10   Kulturea

Ondarroako Udaleko Euskera Sailak nanoipuinen lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau abian. Gehienez be, 140 karaktere daukiezan istorioak dira nanoipuinak. Urriaren 16ra arte entregau leitekez lanak eta hiru sari emongo ditue. Ezizenagaz aurkeztu behar dira ipuinak. Parte-hartzaile bakotxak gehienez ipuin bi aurkeztu leikez.

Berba gitxitan asko esateko gaitasuna euki behar dau nanoipuin on bat idatzi nahi dauenak. Izan be, 140 karaktere Twitterreko txio baten sartzeko moduko kopurua da, ohiko ipuinen luzerea baino nabarmen laburragoa. Egileek, beraz, pare bat esalditan sartu behar dabe istorio osoa.

Ondarroako nanoipuin lehiaketearen laugarren ekitaldia Amuak egitarauaren barruan sartzen da. Literaturea bultzatzeko ekimena da Amuak eta 2012tik egiten da. Nanoipuinen lehiaketeak laugarren ekitaldia beteko dau aurten.

Urriaren 16ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Parte-hartzaile bakotxak ipuin bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Ipuina ezizen bategaz sinatuta bialdu behar da eta hortik aparte, ezizenaren atzean dagoan personearen datuak bialdu behar dira beste mezu baten (Izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono zenbakia). Honako helbide elektroniko honetan jasoko ditue ipuinak: mrey@ondarroakoudala.net . Udaleko Euskera Sailean informazino gehiago lortu leiteke.

Epaimahaiak hiru saridun aukeratuko ditu. 400 euroko lehenengo saria, 200 euroko bigarrena eta 100eko hirugarrena egongo dira. Nanoipuinen lehiaketeaz gan, gogoan izan behar da Augustin Zubikarai nobela sariaren aurtengo edizinoa be martxan daukala Ondarroako Udalak. Irailaren 30era arteko epea dago kasu horretan proposamenak aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu