Anaïs Ninen 'Venusen delta' ipuin erotikoen bildumea kaleratu dau Txalapartak
2013-04-10 13:01 KultureaAnaïs Nin idazleak idatzitako 15 ipuin erotiko argitaratu ditu Txalapartak Venusen delta liburuan. Garazi Arrulak euskeratu ditu egile frantsesaren testuok. Literotura sailean kaleratu dabe bildumea.
Anaïs Nin idazleak idatzitako 15 ipuin erotiko argitaratu ditu Txalapartak Venusen delta liburuan. Garazi Arrulak euskeratu ditu egile frantsesaren testuok. Literotura sailean kaleratu dabe bildumea.
Gurasoak banandu eta gazterik joan AEBetara. Hogei urtegaz bueltau zan Parisera, han Henry Miller idazlea eta Otto Ransk psikoanalistea ezagutu zituan. Nabari da euren eragina nineren lanetan. Bildumagile aberats ezezagun batek eskatuta, enkarguz, idatzi zituan Venusen delta liburuko 15 ipuinak. Orrialde bakotxeko dolar bat ordaintzen eutson. Hainbat urtez jardun eban testu erotikoak idazten. Ipuinok bederatzi protagonista ditue, eta sei emakumezkoak dira.
Ez eukan ipuinak argitaratzeko asmorik, bere ustez personaiak muturreko karikaturak ziralako. Baina, 1970ean, testuak plazaratzea erabagi eban. Liburu bi atera zituan, horietako bat da Venusen delta.
Ninek idatzitako istorioei erotismo hipnotikoa daukie argitaletxeko iturrien arabera, eta, haren personaiek, karikatura izatetik urrun, nortasun propio eta sendoa dabe. Personaien artean leku berezia dauka Euskalduna eta Bijou ipuineko protagonistak, nazinoarteko literaturan lehenengoz akaso, euskaldunok desira objektu lez aurkezten gaituelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!