Iñigo Bolinaga elorriarrak 'Sinfonía guerrera' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-04-11 12:01   Kulturea

1813ko bagilaren 21ean Wellingtonen armadeak Napoleon menperatu eban Gasteiz inguruan. Iñigo Bolinaga historialariak orain 200 urteko jazoerea eta Beethovenen sinfonia bat lotu ditu Txertoak aurkeztu barri dauen Sinfonía guerrera nobelan.

1813ko bagilaren 21ean Wellingtonen armadeak Napoleon menperatu eban Gasteiz inguruan. Enperadorearen anaiak berak be, Josék, Espainiakoa errege zanak, ospa egin behar izan eban arineketan, preso ez hartzeko. Handik aurrera frantsesen gainbehera joan ziran. Iñigo Bolinaga historialariak orain 200 urteko jazoerea eta Beethovenen sinfonia bat lotu ditu Txertoak aurkeztu barri dauen Sinfonía guerrera nobelan.

Gasteizko burrukaldiak oihartzun handia izan eban Europa osoan, izan be ordura arte Napoleonen armadea beti subertau zan irabazle. Beethovenek sinfonia bat konposau eban, jazoerea gogoratzeko, Gasteizko baitailea, Wellingtonen garaipena edo Gerra-sinfonia izenez ezagutzen dana. Arrakasta handia izan eban piezeak, ganera.

Iñigo Bolinaga idazle elorriarrak Gasteizko batailea hartu dau ardatz, eta ikuspuntu bitatik jorratu dau, errreala eta asmautakoa; batetik, jazoera historikoak azaldu ditu, benetan jazotakoak, eta bestetik, Beethovenek sinfonia osotzeko egindako lana, Europari erakusteko zein ondo jardun eben Wellington eta bere soldaduek.

Batailea bera da liburuko protagonistea, burrukaldiaren erretratu zehatza egiten ahalegindu da elorriarra. Dokumentazino lan handia egin behar izan dauela autortu eban aurkezpenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu