Bilbok Gau Zuria ospatuko dau bagilaren 17an
2017-06-02 10:52 KultureaUria sortu zaneko urteurrena gogoratzeko hainbat jarduera atondu ditue gaueko 20:30etik goizaldeko 02:30era.
Bill Violaren atzera begirakoa dakar Guggenheim Museoak udan
2017-06-02 08:36 KultureaBagilaren 30etik zemendiaren 9ra bitartean ikusi ahal izango da artista amerikarraren ikus-entzunezko piezen aukeraketa kronologikoa.
Herriko memoria historikoa ezagutarazoteko liburua argitaratu dau Gautegiz Arteagak
2017-06-02 08:13 KultureaGautegiz Arteaga 1936 – 1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian izenburukoa da liburua.
Montxo Armendarizi emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria
2017-06-02 08:05 KultureaHumanidadeen, Kulturearen, Artearen eta Gizarte Zientzien alorreko sari hori irabazten dauen lehenengo zinemagilea da.
Kirmen Uriberi eta Luis Larderori emon deutsie Bilboko Liburu Azokako Atea saria
2017-06-01 13:14 KultureaGaur zabaldu dabe feria Arenalean eta hilaren 11ra arte literaturearen munduko azken nobedadeak egongo dira bertan.
Baffest argazkilaritza jaialdia gaur hasi da Barakaldon
2017-06-01 10:58 KultureaBagilaren 21era bitartean, bertoko eta kanpoko hamaika argazkilariren irudiak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan.
Pedro Miguel Etxenike Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide osoa da
2017-06-01 10:05 KultureaMadrilen egindako ekitaldi solemnean jaso dau izendapena zientzialari eta katedradun nafarrak.
Bilboko Udalak Rafael Mikoleta sariak banatu ditu
2017-06-01 09:01 KultureaEuskerazko ipuin lehiaketearen XXIX. edizinoan 968 ipuin aurkeztu ditue.
Gerediagak Teila saria emongo deutso Jon Pertikari Merinalde Egunean
2017-06-01 08:36 KultureaDurangaldeko jantzak ezagutzera emoteko egin dauen ahaleginagaitik omenduko dabe zapatuan.
El Sol publizidade jaialdia egingo da Bilbon, bagilaren 1etik 3ra
2017-06-01 08:08 KultureaEspainiako eta Latinoamerikako 193 agentziak parte hartuko dabe eta, ganera, Publizidade Komunikazinoaren I. Batzarra egingo da.
Egitarau betea domekan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian
2017-05-31 16:12 KultureaGasteizko Zabalgana auzoan ospatuko da 26. edizinoa.
Gasherbrum I eta II zortzimilakoak igon nahi ditue Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak
2017-05-31 11:26 KultureaWOPeak proiektuaren azken espedizinoa izango da eta bagilaren 6an urtengo dabe hiru mendizaleek Karakorum aldera.
Bizkaiko Abesbatzen Egunean 51 talde batuko dira Zorrotzan
2017-05-31 10:49 KultureaBilboko auzo horretan egingo da jaialdiaren XXXIV. edizinoa, bagilaren 4an, domekan.
Kalean da ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburuaren itzulpena
2017-05-31 09:45 KultureaIker Sancho EHUko irakasleak euskeratu dau Svetlana Aleksandrovna Aleksievitx Nobel saridun kazetariaren lana.
Zientziaren inguruko gogoetea idatzi dau Agustin Arrietak
2017-05-31 08:49 KultureaAlor horren ganean dagozan muturreko jarreren arteko orekea bilatu dau Zientziaren argi-itzalak liburuan (UEU).
Gabriela Cendoyaren 1.400 argazki-liburuak hartuko ditu San Telmo Museoak
2017-05-30 11:54 KultureaBildumako aleak katalogau eta gero, Dokumentazino Gunean egongo dira hamar urtean, gitxienez.
‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ liburua argitaratu dau Alaine Agirrek
2017-05-30 11:15 KultureaBermeoko idazlearen hirugarren eleberria Elkar argitaletxearen eskutik dator.
Alderdi politikoetako ordezkariek literaturearen ganean berba egingo dabe bagilaren 9an
2017-05-30 10:24 KultureaEuskadiko Idazleen Alkarteak antolatutako saio horretan, Legebiltzarreko alderdiek euren proposamenak azalduko ditue eta jentearen galderei erantzungo deutsie.
Donostia 2016ko ondarea erakunde publikoen esku geratuko da
2017-05-30 09:21 KultureaUriburutzearen barruan sortutako 50 proiektu ingururi jarraipena emoteko erabagia hartu eben atzo.
Overalp Pass-eko itsasargiak argituko dau X. Bilbao Mendi Film
2017-05-30 09:05 KultureaChristoph Jorda argazkilari alemaniarraren The Lighthouse da abenduaren 8tik 17ra egingo dan Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizinoko irudia.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...