Bilboko 75 dendatara eroan dabe Arte Ederretako ikasleen sormena
2016-06-06 12:47 KultureaArteshop ekimenaren seigarren aldia martxan ipini dabe Bilboko Udalak, Bilbao Artek eta EHUko Arte Eder Fakultadeak. Uriko 75 saltokitan interbentzino artistikoak egin ditue beste horrenbeste sortzaile gaztek. Bagilaren 18ra arte ikusi ahal izango dira.
AIKOren eskutik, 'Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen' ikastaroa bagilaren 24tik 26ra
2016-06-06 08:25 KultureaGehien bat praktikoa izango dan ikastaroa bagilaren 24an, 25ean eta 26an eskainiko da Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko Abandoibarrako pasealekuan dauen eraikinean.
Bosgarren urteurrena bisitarien igoereagaz ospatu dau Balenciaga museoak
2016-06-08 08:33 Kulturea2011ko bagilean zabaldu zan Getarian Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoa. Harrezkero, 284.000 bisitari hartu ditu. Museo gaztea danez, oraindino programazinoa zabaltzeko eta bide barriak topetako lanean dabilzala adierazo dabe arduradunek.
Iñaki Irasizabalek bere hamaikagarren nobelea argitaratu dau
2016-06-03 08:38 KultureaGauzak ez ziren sekula berdinak izango (Elkar) nobela baltza da idazle bizkaitarraren lan barria. Pederastia kasu batetik abiatzen dan istorioa da eta, irakaspenak emoteko baino, galderak eta zalantzak sortzeko lana dala dino Irasizabalek.
Javier Echeverría Ezpondak irabazi dau Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria
2016-06-03 00:55 KultureaJavier Echeverría Ezpondak irabazi dau dau Euskal Herriko curriculum nabarmenenei emoten jaken Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa, Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria.
Seigarren nobelea plazaratu dau Pello Lizarraldek, 'Elur bustia'
2016-06-03 00:42 KultureaKrisi ekonomikoak eraginda, hegoaldera, bere jaioterrira bueltau nahi dauen gizon baten istorioa kontetan dau Lizarralderen lan barriak. Elur bustia (Erein) lanak jaioterriaren eta etxearen ganeko gogoetea egiten dau.
Jose Guerreroren 'Intervalos negros', Bilboko Arte Eder Museoaren obra gonbidatua
2016-06-02 08:55 KultureaIrailaren 18ra arte, Obra gonbidatua programearen barruan, Bilboko Arte Eder Museoko 32. aretoan ikusi ahal izango da Jose Guerrero artista andaluziarraren Intervalos negros. Mihise ganeko olio hori 1971n marraztu eban Guerrerok, pospoloak haren obrearen ardatzetako bat ziran sasoian.
El Sol publizidade jaialdiak 1.300 profesional baino gehiago batuko ditu Bilbon
2016-06-02 07:38 KultureaGaur, bagilak 2, hasiko da publizidade iberoamerikarraren hitzordu nagusietako bat dan El Sol jaialdia. Azken hiru urteotan ia bikoxtu egin da bisitarien kopurua eta, beraz, ondo finkatutako hitzordua dala dinoe antolatzaileek.
Bizkaiko Foru Aldundiak II. Bizkaidatz Txikia lehiaketako sariak banatu ditu
2016-06-02 00:04 KultureaUmeen kategorian, gaztelaniaz, Aiala Garabieta Oribek irabazi dau aurten, eta euskeraz, barriz, Gotzon Gandarias Zabalak. Gazteen kategoriari jagokonez, Itxaso Hernández Costoyaren eta Osane Zugazaga Menikaren kontakizunek izan dabe saria, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.
Artxandako Funikularrak TripAdvisor 2016ko bikaintasun-agiria lortu dau
2016-06-01 13:54 KultureaGaur egun Castaños auzoa eta Artxanda lotzen dituan funikularraren sustatzaileek 1915eko urriaren 3an inaugurau nahi baina azkenean 1915eko urriaren 7an inauguratu eben, 12:20an, garai haretako kroniken arabera.
Blas de Otero eta Peridis saritu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2016-06-01 13:03 KultureaBagilaren 2tik 12ra bitartean egingo dabe Bilboko Liburu Azokearen 46. ekitaldia. 55 erakusle egongo dira Arenaleko salmenta-postuetan eta, ganera, ekintza osogarri ugari antolatu ditue. Aurtengo Zidarrezko Lumea sariak, Blas de Oterori (haren izeneko fundazinoaren bidez) eta Jose Maria Perez Gonzalez Peridis idazle eta ilustratzaileari emon deutsiez.
'La otra cara de Bilbao' kartelak iragarriko dau 2016ko Aste Nagusia
2016-06-01 12:56 KultureaJuan Gilbers arkitekto valentziarraren La otra cara de Bilbao kartel irabazlea aurten aurkeztutako 125 lanen artean gustukoena izan da.
Dantza Eskolara, Eskolak Dantzara eta Familiak Dantzara ekimenetarako proposamenak jasoteko epea zabalik
2016-05-31 16:26 KultureaJantzearen arloan publiko barriak sortzea eta sensibilizazinoa lantzea dira hiru programa horreen helburu nagusiak. Dantzabiz erakundeak azaldu dauenez, konpainiek, sortzaileek zein beste eragile batzuek aurkeztu leikeez proposamenak, bagilaren 18a baino lehen.
Domeinu publikoko 1.100 liburu erabiltzaileen eskura ipini ditu eLiburutegiak
2016-05-31 11:30 KultureaJaurlaritzeak bultzatutako liburutegi digitalak, eLiburutegiak, aukera barri bat gehitu deutso bere eskaintzeari: Egile eskubideetatik libre dagozan liburu klasikoak deskargetako aukerea emongo dau aurrerantzean. Euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko 1.100 obra baino gehiago hartu leitekez, doban. Ganera, eLiburutegiaren zerbitzua diasporako euskaldunei zabaldu deutsie.
Laudio, Sodupe eta Santurtzi irabazle II. Kultura Ondarea sarietan
2016-05-31 09:11 KultureaLehiaketa honen helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta erdi-mailako heziketa zikloetako lehen mailako ikasleek EAEko kultura-ondarea ezagutarazoteko egindako bideo onenak saritzea.
Euskal kulturearen inguruko ekitaldiak, Washingtongo Smithsonian Folklife jaialdian
2016-05-31 01:55 KultureaUrtero Estadu Batuetako uriburuan egiten dan jaialdi handia da Smithsonian Folklife eta, aurten, euskal kulturea izango da gonbidatu nagusia. Bagilaren 29tik garagarrilaren 10era, Euskal Herriko ohiturak, bizimodua eta ezaugarriak erakusteko jarduera ugari antolatu dira.
Ondalan konparsearen 20. urteurrenean, 69 erraldoi batuko dira Bilbon
2016-05-30 12:27 KultureaBagilaren 4an, San Inazion ospatuko dau 20. urteurrena Ondalan erraldoien konparseak. Kalejiran, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 69 erraldoik parte hartuko dabe eta, beraz, era horretako figuren inozko bilkurarik handiena izango da Bizkaian. Ganera, egitarau zabala preparau dabe egun horretarako.
Deustuko zubian interbentzino artistikoak egiteko deialdia zabaldu dau EHUk
2016-05-30 10:23 KultureaZubia altzetako makinaria gordeten dan etxolan, proiektu artistikoak proponidu ahal izango ditue EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek eta doktoregaiek. Bagilaren 12ra arteko epea daukie lehiaketara aurkezteko eta proposamenik onenak hilebetez egongo dira ikusgai.
Lau proiektu aukeratu ditue 'VIII. Artistak Egoitzan' programan
2016-05-30 08:50 KultureaOlatz Gorrotxategiren 43º13’44’’N; Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen (MAuMA) KT83 jantza-site specific proiektua; Parasite Kolektiboaren Hot Water; eta, azkenik, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria jantza piezea (euskeraz) Mugmus Laborategia konpainiaren lehenengo lana.
ACTk, Lan Laburren Antzerkialdiak, 70 artista batuko ditu bagilaren 1etik 4ra
2016-05-26 08:47 KultureaBilbon eta Barakaldon ikusi ahal izango dira ACT jaialdiaren 13. edizinoko antzezlanak. Bertoko eta kanpoko 70 artista inguruk formatu laburreko 15 pieza eskainiko ditue eta, ganera, berbaldiak, topaketak eta tailerrak egongo dira.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...