Aste Nagusian, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformea izango da pregoigilea eta Askapeña-ko Ane Ortiz Ballesteros txupinerea

Bizkaie! 2017-07-07 08:31   Kulturea

2007ko Aste Nagusiari hasierea emongo deutson pregoia irakurteko ardurea Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeari emon deutso Bilboko Udaleko Batzorde Mistoak.

Ane Ortiz Ballesteros | Ikusi handiago | Argazki originala

2007ko Aste Nagusiari hasierea emongo deutson pregoia irakurteko ardurea Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeari emon deutso Bilboko Udaleko Batzorde Mistoak. Politika, gizarte zein ekologia eta erlijino munduko 90 talde baino gehiago tartean dirala, bizkaitarrak sentsibilizetea da helburua, errefuxiatuek bizi daben dramea ezagutarazotea eta gizarte solidarioagoa lortzea.

Beste alde batetik, Bilboko Konpartsak taldeak Askapeña konpartsako Ane Ortiz Ballesteros izentau dau Bilboko Aste Nagusiko txupinera, 1989an, Bilbon jaioa, bardintasun eta sexologia teknikari lanak egiten ditu.

Askapeña konpartsea, barriz, 1991. urtean sortu zan jai giroa ahaztu barik, nazinoarte mailako alkartasuna aldarrikatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu