'Campus Bizia Lab' programea jarri dabe martxan EHUn
2017-07-07 11:25 KultureaHainbat ikaslek unibersidadearen iraunkortasun arazo errealen ebazpenean oinarritutako Gradu Amaierako Lanak aurkeztu ditue.
Euskal Herriko Unibersidadeko hainbat ikaslek, GRALak idazteko, EHUn atzemandako iraunkortasun arazoen ebazpena hartu dabe oinarri. Campus Bizia Lab programeagaz topau ahal izan ditue arazoak; egitasmoak ikasleak, irakasleak eta administrazino eta zerbitzuetako langileak hartzen ditu eta campusak benetako laborategi bizidun bihurtu nahi ditu.
Aurtengo ikasturtean, ekonomia zirkularraren, eraldaketa energetikoaren eta elikadura iraunkorraren alorrean hobekuntzak proponiduten dituen 25 lanetik gora aurkeztu dira. Unibersidadeko eguneroko bizimoduan apliketako modukoak dira danak.
Hainbat Gradutako ikasleak ibili dira kasuak ebazten; horretarako, diziplina askotako taldeak osotu ditue, ezagutza arloak, metodologiak eta jardunbideak konpartidu ditue, helburu bera lortzeko. Gipuzkoako Injinerutza Eskolako Sonia Garcia eta Alex Ezquerra ikasleek eta Ekonomia eta Enpresa Fakultadeko Estibaliz Treviño eta Sara Belvar ikasleek Campus Bizia Laben erronketako baten parte hartu dabe; hain zuzen be, Ekonomia eta Enpresa Fakultadearen karbono arrastoa aztertzen eta hau murrizteko formulen bila ibili dira.
Planean, aurrezteko hainbat neurri jaso ditue, besteak beste: berogailua pizteko sistemea instalazinoak erabilteko ordutegira moldatzea, berogailua eraikina hutsik dagoanean ez erabilteko; erradiadoreetan balbula termostatikoak jartea; mobimenduaren sensore sistemak jartea bainugeletan; eta LED argi sistemak erabiltea. Proponidu daben egutegian, aintzat hartu dabe neurri bakotxagaz aurreztutako diruagaz hurrengo neurria finantzauko dala.
Ikasle honeek nabarmendu dabe, Campus Bizia Labi esker ekintzailetza proiektu bat abiatu ahal izan dabela beste espezialidade batzuetako personakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!